lunes, 31 de octubre de 2016

Iratiko 2106 ko udazkena. Hostoen kolorearen aurreikuspena.

Aurten ematen zuen hostoen erorketa aurreratuko zela. ur falta zela  udaran zehar hostoak hasi ziren idortzen eta kolorea aldatzen, batez ere lur sakonkera guttigo zegoen tokietan, eta horren ondorioz, ura pilatzeko gaitasun txikiago zuten tokietan. Babes neurria bezala, lotara lehenago joaten ziren zuhaitzak ura aurrezteko.

Erlango Urjauzian, urriak 25 ean.


Hala ere, azkenean euria heldu zen, eta nahiz eta nahikorik ez izan, hostoaren erorketa etendu egin zuten, eta udazkena oihanerat etortzen ari da bertze urtetan bezala.

Hotz haundiaren eza lortzen ari da oihanaren kolorea poliki poliki heltzea, eta oraindik toki askotan berdea da nagusi.
Baina toki altuenetan eta garbiagoak, iadanik kolore politak ditugu, eta seguraski aunitz gehigo ez du aldatuko.

 Irabiako uharkatik Irati ibaia 

 Irabiako uharkaren bazterra












Beraz, nere ustez momentuz, Aezkoako ibarrarentzat hoberena hilabetearen azken astean izanen da, edo gehienez  azaroaren 5 larunbatan,eta  igandea 6, estadistikoki azken urte hauetan normala dena.


Garaziko Iratirentzat, antzekoren bat, Iparraldeko mendi magaletan aurrerago arrautuko dugu udazkena.

Xiberu eta Zaraitzu ibarrentzat, nik uste dut aurreikuspen hauek zertxobait aurreratzen ahal direla, eta zenbait eremuetan momentu hoberean egoten ahal dira, gainontzeko Iratia baino altuera gehiago daukatelako.



kontutan hartu tenperaturak aunitz jeisten badute, edo euri edo haize haundiak baldin baditugu,hostoak lehengo eroriko direla, batez ere ipar eta toki altuenetan, eta kolorea ibarreko beheko aldeetan gehigo iraunduko duela.


Gozatu udazkenaz!