lunes, 21 de diciembre de 2015

Iratiko oihanaren fosilak

Edozein bidetik ibiltzen joaten garenean, auniztan itxura arrarozko harriak ikusten ahal ditugu.Zenbait kasuetan higaduraren ondoriak dira, baina bertzetan benetan gauza bitxiak aurkitzen ahal ditugu.

Iraganean, Iratiko oihana erabat ezberdina izan zen. 


ORDOBIZIARRA(500-440 m.u.)
Garai honetan gure latitudea Antartidatik hagitz gertu zegoen.
Nik aurkitu ditudan  fosil zaharrenak, eta aldiz berean nik aditutakoak, ez dira berez animale edo landare batenak, baizik eta animaliaren arrastoarena itsaspeko lurretik mugitzen zenetik. Trilobitearen arrastoari kruziana deitzen diogu, Trilobiteak artropodoak ziren. Kasu honetan kuarzita eta eskistoen artean daude.
Fosil mota hauek nahiko hondatutak daude bi orogenia (mendi sorkuntza) hagitz gogorrak jasan izan zutelako; mendi herzinianoak eta ondoren, pirinioak. 


Kruziana eta trilobitearen biratzeko arastoa. Aezkoako ibarra.

Kruziana erdian.Ez arrunt ongi, baina trilobitearen anken aztarnak somatzen dira.
 Kruziana hau antza haundia du Rennes hegoaldean (Frantses Bretainian)aurkitu zutenarekin, eta blog honetan agertzen dela: http://www.geoforum.fr/topic/19869-nouvelle-bilobite-a-saint-aubin-des-chateaux/

Trilobiteak,  baina hauek Atlas medilerrotik ekarriak(Maroko)
 SILURIKOA,( 440 - 395 m.u.) 
Sakonkera guttiko itsasoarekin jarraitzen genuen, baina orain krinoideoak agertu ziren. Fosil hauek eskistosetan aurkitu ditut, zenbait kisurekin, eta askoz txikiagoak ziren hurrengo aroan agertu zirenekin konparaturik. Berez, ia ikustezinak dira, milimetro guttikoak, eta haien eraztunak edo giltzarteak dira, euren gorputz zilindrikoak osatzen zutenak, bizkarhezurren antzera. 

 Krinoideo baten giltzarrea, 2 mm.  diámetrokoa



DEBONIARRA (395-350 m.u.)
Itsas tropikal batean jarraitzen genuen, kanzer tropikotik hurbil, eta ekinodermo mota ezberdinak genituen ( itsas izarren famili berekoak). Brakiopodo batzuk ere baziren (ikus Spirifer fosilaren argazkia beherago) bizi ziren tokiaren araberan. Itsas azaletik hurbil bizi ezkero, bere giltzarreak potoloagoak ziren,olatuak ez apurtzeko eta 2 zm. diametrokoak aurkitu ditut.
Ur sakonetan bizi ba ziren berriz, finagoak ziren eta euren giltzarriak askoz txikiagoak.
Elikatzeko ura iragazi egiten zuten euren pinnulekin, lumen antzekoak, itsas korronteekin mugitzen zirela, gaur egun komatulak egiten duten bezala.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Crinoidea

 Krinoideoen pinnulak.(Aezkoa)

 Krinoideoen pinnulak
2 zm. baino haundiagoa den giltzartea eta krinoideoaren kaliza, goian eskuinaldean.
Animale hauek hiltzen zirenean, euren hondarrak itsas behera erortzen ziren,bertan jalkinekin nahasturik eta bertzeen animalien hezurduren kaltziorekin.Denbora, beroa eta presioarekin, ikusten dugun harria egin zen.
 Krinoideoen giltzarteak  emsiense(Behe deboniarra)ko kareharrietan . Aezkoako Ibarra
Tryblioclinus flatheanus 

Gitzarte baten zehazkizuna harritik ateratzen.

https://es.wikipedia.org/wiki/Crinoidea


Nere elkartearen aldizkaria da harriaren argazkiaren oinarria, spirifer fosilaren puskarekin.

Spiriferrak,molusku brakiopodoak ziren, ordobizikoan sortutak eta jurasiko suntsitzearekin desagertutak. 
http://www.euskomedia.org/aunamendi/117395/105427


KARBONIFEROA (350-280 m.u.)

Gure zonaldea uretatik ateratzen da!
Oraindik ekuadorretik beherago ginen.
Oihan erraldoien garaia da, planeta osoan barna zabaldu zirenak.Euren hondarrak denborarekin erretzen dugun petroleo eta ikatz minerala egin zuten, eta aldaketa klimatikoa areagotzeko laguntzen dutela. 

Garai hontako fosilarik ez dugu Iratin, baina badakigu mendikate erraldoi bat agertu zela gutti gora behera pirinioak diren toki berean, baina mila metroko altueraz kuarzita txurizko  mendiekin, bertan itsasoraino heltzen zirenak Euren hondarrak triasikoan osatu ziren harrietan ikus dezakegu, Iratiko iparrean eta mendebaldean sakabanatutak (Aezkoa eta Garazi )

PERMIKOA (280-250 m.u.)

Gure lurraldea ekuadorretik gora dago orain

 Bizkaiako golkoaren zabaltzearen garaia da, Euskokantauriar arroaren sorkuntza bezala ezaguna. Itsasbehea argaltzen joan zen plaka Iberiarra eta Europearra  urruntzen joan zirenean,...eta gu erdian
. Plaka Iberikoa erloju kontrako mugimendu bat egiten hasi zen.Jalkitze (sedimentazio) eremu haundia izan zen, eta pirineoen sorrerarekin bukatu egin zen.
Permikoaren amaieran suntsitze haundiena gertatu zen. itsasoko izakien 95% eta lurreko ornodunen 75% desagertu ziren.

Orogenia Herziniarra ere bukatu zen superkontinente(pangea)baten sorkuntzarekin eta superozeano batekin(Pantalassa).
Gure gaurko lurraldea Tethiseko golkoaren mendebaldeko kostaldean kokatzen zen.

https://es.wikipedia.org/wiki/Extinci%C3%B3n_masiva_del_P%C3%A9rmico-Tri%C3%A1sico

TRIASIKOA( 250-210 m.u.)

Garai honetan gure klima erdi elkorra zen. Zonalde osoa altitude guttiko penilautada bat zen, aintzineko mendiak guztiz desagertutak bait ziren. Garraldako hareharri gorri ilunak, zein Aribe, Garaioa (Aezkoa) eta Donibane Garazikoak bero asko eta ur gutti zegoela garai hartan. 

Kontrako egoerak limonitak sortzen ditu, jaizkibel mendian(Gipuzkoa) ikusten ahal ditugun harriak bezala.
Hondar horiek aintzineko hondartzak eratzen zuten. Aiako Harritik (Gipuzkoa) Xiberuaraino edo iparraldeko Erronkaribarretik zeuden uhartekoak ziren. Zenbait tokietan, aintzineko korronteak hondarretan egindako kiskurrak(Ripple mark) ikusten ahal dira,

Bertzaldetik, garai hartako uharriz egindako harriak ditugu, Nafarroako iparraldean,Gipuzkoan, Garazin eta Xiberuan.Iratin Artxilondon eta Iraunen (Garazi),Mendilatz (Aezkoa)eta Xiberuako zenbait tokietan, baita hegoaldera Orotz Betelun eta Garaioan,uharte hauen zati bat zirela. hauek aintzineko ibai eta deltetan osatu ziren.
Nafarroako bertze tokietan, Ultzama,Lizarraldea edo Ilzarben, magma irtetzeko zorian egondu zen sumendietan, baina azkenean lur azpian hoztu egin zen, eta ofita harria eratu zen, errepideak egiteko erabilia.


JURASIKOA(210-145 m.u.)

Itsasoa berriz gure lurraldean sartu zen, eta sakonkera gehiago hartu zuen. Aralarko zenbait tokietan edota 
Bizkaia eta  Gipuzkoako iparraldean koral arrezifeak sortu ziren(Anboto,Udalaitz eta gainerako zonaldeko mendi kareatsuak)
Atlantikoa zabaltzen ari zen, eta itsasoen arteko zirkulazioa aldatzen zihoan,Gure zonaldea iparraldetik eta Ebroko mendikatetik etortzen ziren sedimentuz bete egin zen.

Ur beroak ziren, gure latitudetik hurbil, egokiak zefalopodoentzat  Ammonite eta belemnitesak bezala, besteak beste.
 Xiberoako Iratin, hego ekialdean, mendilerro bat zegoen landaredi tropikalarekin, palmondoak(Cycaldaleak) eta Iratze erraldoiak zegoen klima beroari ezker, kasko polarrerik gabekoa.


Garai hartako Belemniteak ikusi nahi baduzue, Casa Sario (Jaurrieta) edo Otsagabiako Kiskia sagardotegira joaten ahal zarete,(Zaraitzu ibarra)eta kareharrizko zoru beltzean, ikusiko duzue  bala txuri batzuk bezala. Ez dira hemngo harriak, Zaraitzu ibarrean Jurasikoa kretazikoaren azpian bait dago.

Rochechouart- eko meteoritoa

Triasiko-jurasikoaren suntsiketa baliteke meteorito baten erorketagatik izatea, zenbait pusketan apurtu egin zela, eta Frantziako puska  350 km gure lurraldetik inguru erori zela.1'5 km. diamentro omen zuen, eta puskak Nafarroa osotik zabalduko ziren.
 Manicouagan (Canadá) erori zen puska, 5 km diametrokoa zen.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Rochechouarteko_kraterra

KRETAZIKOA( 140-65 m.a.)

Garai hontatik fosil ugari ditugu, itsas jatorrikoak batez ere. baina bertze motatakoak ere bai, orain ikusiko dugun bezala.
Aurteko ekainean bisita gidatu bat prestatzen ari nintzen chalets d´Iraty (Xiberoa)rentzat, eta  halako batean harritu ninduen lur mozketa batekin topo egin nuen. Holako harria ez zen ohikoa.
Begiratzen hasi nintzen eta segidun Egur jito fosilen puskak aurkitu nituen.Aranzadiko elkarteak antolatzen zituen geologi irteera zoragarrietan ikasi nuen nolakoa zen.
Egur jitoa egur puskak ziren, gaur egun  lurretik ibaietaea eta ondoren itsasora heltzen dena bezalakoa zen, eta ur gainean denbora bat egon ondoren azkenean itsasbehera urperatzen ziren.

Beranduago zenbait aldizkarietan begiratzen, ikusi nuen Cycadalen azal eta hosto puskak izaten ahal direla, palmondo mota bat gaur egun euren ondorengoak Asiako hegoekialdean, karibe zein hegoamerikan aurkitzen ahal ditugula.

Cycaldal baten hostoa

Cycadacea batem enbor azala

Jito egurra




http://www.catnapin.com/Fossil/Plants/Cycadeoidea_Bennettitales_1c_inside_small1.jpg



Baima hoberena gero heldu zen. Hasieran uharri bat ematen zuen, baina hobe begiratuta beheko aldea apurtuta zegoen, eta goian potolo bat ikusten zen. ez nekien zer zen, baina nere ustetan zerbait ezberdina zen.

¿Uharria?

Aurtengo abuztuan Valentziako famili bat Orbaizetara heldu zen euren oporran bertan pasatzeko asmoz, eta kasualidadea geologizale amorratuak ziren, Paco Mosasaurio baten hortza ematen zuela erran zidan, berak Marokoan antzekoak erosi bait zituen.
Interneten begitu eta honekin topo egin nuen(ingelesez dago)
http://oceansofkansas.com/Globidens.html

Mosasaurio Globidens baten hortza da. Globidens  diote puxika itxura dela eta.Egokia molusku, ekinodermo, eta amoniteen oskolak apurtzeko.
Behean gure zonaldeko arruntenak dituzue:




Gryphaea

Inoceramus. Itsabehean bizi ziren
Heteraster (Itsatriku,itsas loian lurperatuta bizi zen) 

Micraster, bihotzak ere deiturikoak.Bertzeen toki berean bizi ziren.

Micraster sílex puska batean (Aezkoa)

Belemnite punta ezkerrean erdian ammonite osoa eta beste baten puska.
Ammoniteak barraskilo erraldoiak ematen dute, edo belemniteak boligrafo baten estalkia baina ez ziren barraskilorik ateratzen, baizik eta txibia mota bat.

Mota eta tamaina askotakoak daude. Ammonite batzuk traktor baten gurpilaren tamaina hartzen zuten.
Nepalen egondu nintzenean, Annapurnasen iparmendebaldean, ibai lehor batean(kali Gandaki) uharriak aurkitzen ahal ziren,eta erditik apurtzen baziren, amoniteak agertzen ziren. Hango Hinduistak (Shiva´s eyes) Shiva begiak, deitzen zieten. recuerdo que en un río seco se podían encontrar cantos rodados, que al partirlos, aparecían ammonites. La tradición hinduísta local, los llamaban los ojos de Shiva (Shiva´s eyes).

Iratiko zenbait tokietan baita  Aralarren(Malloak, Araitz,Nafarroa),besteak beste,Toucasiak ditugu,ur hauetan bizi ziren ostreidoak  duela 120 m.u.eta askotan lurrean jartzen diren marmoletan ikusten ahal ditugula.

Pardix, taberna( Orbaizeta)  bisitatzen baduzue, lurreko harlauzetan ikusiko dituzue; fondo gorri batean, burdin oxidokoa, fosila txuria,kaltzioari ezker.Aezkoako batzarretik pasatzen bazarete edo ondoan dagoen turismo bulegoaren harrizko barandan ere ikusten ahal dira

Uztegi(Araitz ibarra, Nafarroa)ko zenbait etxeetan harriak jositak daude fosil hauekin.

 Aezkoako toukasiak(Mendilatz)



 Belagoako toukasiak (Erronkari)

Goi kretazikoa bukatu baino lehen, Mexiko golkoaren meteorito erori baino lehen,aztarna fosil ugari ditugu,alegia itsas bizidunen arrastoak. Gehienak arrak ziren, baita miriapodoak ere bai, itsasoko lurran tunelak egiten zutenak, gaur egun zizareak egiten dutenen antzera jaten dutenean, eta sedimentuz bete egin zirenean, hauetako batzuk fosilizatuak geratu ziren.

Horietako asko Itzurun (Zumaia, Gipuzkoa)hondartzan ikusten ahal dugu, gaur egun geoparke bihurtuta.
ezkerrean pista fosilak eta  paleodictyon eskuinean (Arburua,Zaraitzu)

Paleodictyon-aren kasua bitxia da, guztiz desagertuta zela uste zelako, baina 70 hamarkadan zoru abisaletan aurkitu zen, eta oraindik inork ez daki zehazki zen den. Erle kabiak ematen dute baina zerbait arrunt ezberdina da.

Flysch ozeanikoa

Harri sedimentarioak dira, geruza gogor eta bigunak tartekatutak.
.Munduko Hoberena Euskal kostaldeko geoparkean aurkitzen da, baina hemen ere adibide onak ditugu.
Zaraitzu, eta Erronkari ibarretan ere aurkitzen ahal ditugu, baita Erro eta Nagoreko mendateetan, besteak beste.

 Bagolako  flysch ozeanikoa (Aezkoa)



 Itzurungo hondartzeko flysch-a (Zumaia, Gipuzkoa)

  Zumaiako flysch ozeanikoa


 Arpea kobazuloa


Duela 40 m.u. zonalde guzia itsaspean zegoen, 1000 metroko sakonkerarekin baino gehiago.
 Gertuko irlen plataformak sedimentuz betetzen zirenean,lubiziak sortzen ziren, itsas sakonera erortzen.Han, metroka, pilatzen ziren, milaka metro pilatu arte.
Geruza gogorrak eguraldi ona adierazten dute. Horrek erran nahi du denboraldi horretan ibaiak ez zuten buztin asko ekartzen, eta horregatik itsasoko karea nagusitzen zen. karea, biziherzurduretik datorrena, gogortasuna ematen dio harriari.
Geruza biguna berriz, buztin gehiago dute, ibaiak nahasiak heltzen ziren kostaldera mendi igadurarengatik, eta horrek erran nahi du garai hortan eguraldi okerragoa zela.
Pirineoak egiten hasi ziren Afrikako plakaren presioa egiten hasi zuelako Europa kontra. Iberiar penintsula erdian geratu zen, eta dozenaka mendilerroak sortu egin ziren, pirinioak, alpeak, sistema Iberiarra, etab..




Arpea kobazuloa ( Garazi ibarra) tolesdura antiklinala bat da, bultzada horren ondorioz. Beranduagoa,historiaurreko gizakia harri geruzak kentzen joan zen, gaurko aterpea egiteko.

Bai tuparria zein kareharria euriarekin erraz higatzen dira, euria harria baino PH txikiagoa bait du eta azido moduan eragiten du harrian.

Honen ondorioz, Irati osoa leze, kobazulo eta torkaz beteta dago, eta batzutan ere mendizintzurrak, ondoan dugun Kakueta bezalakoa, edo Kakolla, Aezkoa eta Zaraitzuen arteko mugan.


 Urziloako kobazulo eta iturria



 Mendilatzeko iparren eginberria den leze bat (Aezkoa)
Kobazuloen sorkuntza jarraitzen du, eta jarraituko du euria  eta zerbait higatzeko egiten duen bitartean,
Argazkian lehenago hesitua izan zen leze bat ikusten dugu.Nik hesitu nuen aberezaina nintzenean, baina bigarren aldiz zuloa zabaldu zen eta hesia bera ere erori egin zen. Aziendako arriskutsuak dira, bertan erortzen ahal direla eta nahiz eta kolpengatik ez hil, bai gosez edo egarrik hiltzen ahal direla denbora guttian.


Fosilak ez izan arren, bai gure mendietan daude mineralak aipatu nahi ditut,Burdin aroan, erromatarrak eta gero erdi aroan hauetako batzuk ustiatzen ziren.
Iparmendebaldean batez ere, meategi ugari ditugu ( Aezkoako ibarrean)  mineral zainak agertzeko behar den harria bertan bait dugu.  Garazi eta Xiberoan ere harri egokia dute bere lurraldearen zenbait tokietan, baina ez dut aditu Aezkoa bezalako garrantzia izanen zutela.
Hona hemen me mota ezberdinak:
Kobrezko mea

Oligisto burdin mea

Beruna edo galena mea
Bertze egun batean gehiago...