miércoles, 21 de mayo de 2014

Haritz ,pago eta izei haundiak itsasontzien eraikuntzan



Haritz Kanduduna(Quercus robur)Etxarri Aranaz (Sakana,Nafarroa)
 Iratiko oihanean egon bazarete, konturatuko zineten gehiena pagadi bat dela, eta gainera iparrrean eta ekialdean,Zaraitzuko ibarrean eta Xiberuan, izei txuria badugula,hegomendebaldeko kokapenaren mugan.
Jende guttiago ezagutzen dena zera da; XIX garren mende arte,hegoaldera ematen zuten alde gehienak amets ilaundun hariztiak zirela(Quercus humilis) eta Aezkoako ibarreko zoru azidoetan haritz kandugabeak genituen (Quercus petraea).Aunitzetan ere, bi espezien arteko hibridoak genituen.
Hurbil, Orreagan, baditugu ere zenbait ale atlantiar klimakoak; haritz kandudunak (Quercus robur).

¿Zergatik pagoak ordezkatu dituzte?

Haritz egurra beti pagoaren egurra baino garestiagoa izan da
.Haritzaren egurrarekin, pagoaren egurrarekin egiten ahal dituzun gauza guziak egiten ahal dira, baina,bere egonkortasuna eta gogortasunagatik,egurrez egindako egiturak egiteko erabiltzen da, eta pagoa berriz, bakarrik bertze gauza ez dagoenean erabilliko genuke.
Pagoarekin berriz, bai oholak egiten zirela,hau da, egurrezko teilak,aizkoraz egindakoak, baina aukera baldinbazen, haritza ere erabiltzen zen, aintzinean Orbaizetako eliza zuen bezalakoak, zink teilatu jarri baino lehen.
Haritzen hazkundea ere askoz mantsoagoa da, eta gainera horreri gehitzen badiogu auniztan moztu dituztela bere sorkunderako baldintza egokiak utzi gabe, ikusiko dugu nola pagoa,aintzindari espezie bat dela pinua bezala, tokiko biztanle zaharrei ordezkatzen dituela

Iratiko haritz zaharra ( Mendilatz, Aezkoako ibarra)
Quercus petraea Txangoan( Iratiko mendebaldeko muga)
Orbaizetako armaolaren istorioan hango militarrak bi auzokideei jarri zieten salaketa aipatzen da, mozolotxiki mendian, Irabiako urtegiaren ondoan kokaturik, haritz bat moztutzeagatik.

Gaur egun kriston pagadi ederra da, ehundaka urte dituzten zenbait haritz zaharrekin hegomagalean.
Espainako koroa auzokideei debekatu egin zieten euren oihanetik egurra ateratzea, Aezkoako batzarra eta Espainako koroen arteko sinatutako agiri batengatik. Beraz, XVIII garren mendean Aezkoamendia, Irati puska eder bat barne, ikatza lortzeko erabili zen Orbaizetako armaolaren funtzionamendurako.

Aetzak, gaztelera ezin ulertu, badirudi apeza eta maestroaz fidatu zirela agiria sinatzerakoan, eta sinatu zutena Espainako koroarentzat hagitz ona zen, baina aezkoarentzat berriz, batere ez.

 Iratin ere pagoak erabiliak izan ziren marinelantzat. XX garren mende arte Otsagin arraun lantegi bat zegoen, eta izei txuriak itsasontzien mastak egiteko,zuzen zuzenak bait dira.
Izei txuria(Abies alba)Zaraitzuko Iratialdean

Bainan haritzak ere hagitz leku garrantzitsu bat izan zuten itsasontzien eraikuntzan, eta Nafarroan espreski horretarako hariztiak handik pieza bereziak ateratzeko itsasontzi desberdinetarako ere izan ziren, eta partikularrak ongi ordaintzen zuten.
Egurrezko pieza bat okertua egiteko, bi modu ezberdin erabiltzen ahal ziren; egurrezko zenbait piezak elkartuz, edo kimaketa erabiltzen zuhaitz batean denboran zehar.
Ez galdu link zoragarri hau (bainan gero segi irakurtzen, je,je!):

Lehenbiziko moduarekin,loturak beti puntu ahulak izanen dira eta agian apurtzeko arriskuarekin, eta bigarrenarekin, urraketa zailagoa izanen da.Euskal itsasontziak famatuak ziren gogorrak zirelako, eta auniztan, bertze herrialdeetan ibiltzen ziren. Hau da itsasontzi bate kasua, Severn ibaian duela urte batzuk aurkitutakoak,newport-en (Gales) 1465 urperatuta, eta dendrokronologiari ezker, jakin izan dute bere egurra Sakanaldetik (Nafarroa) atera zutela.
informazio gehiagorako:( www.jauzarrea.com)
Wikipedian okerrez jartzen du portugaldarra zela,bere zama hangoa bait zen.
Iturria:( Nigel Nayling, Arkeologoa, Galeseko unibertsitatea, Trinity Sant David, Arkeologia eskoa, istoria eta antropologia, Lampeter,Ceredigion,Gales.)

Gaur egun hauetako zuhaitz pilo bat ikusten ahal ditugu, XXgarren mende arte egurrezko pieza ezberdinak ateratzeko erabili izan zirela, bertan landutak, eta idiko gurdietan Gipuzkoako kostaldera garraiatutak, itsas zurginak itsaontzien egituran elkartuko zituzten tokira.

Mikel,  Albaolako fundazio kidea,horietako pieza bat erakusten. 
 Albaola fundazioa Iratiko egurrekin XV garren mendeko itsaontzi bat eraikitzen ari da( gila pagoz, eta mastak izei txuriez) eta sakanatik 200  haritz egitura egiteko.
San juan baleontziaren erreplika bat izanen da, Terranovan(Kanada)urpean aurkitutakoa,eta Donostia 2016 Europako kultur kapital bezala ordezkatzeko balioko duela,Europako portuetatik pasatuz.



Ez da kasualitatea eskuineko angelu zuzena

Haritz amerikanuen sartze arriskuaren artean,arinago haunditzen dela eta XX garrren mendean sartuta gure hariztiak  ordezkatzeko, oraindik kriston aleak ikusten ahal dira, ehundaka urteekin eta metro pila zirkunferenziaz, Nafarroako iparraldeko hariztietan  (Orotz Betelu,Ultzama,Baztan..), eta oraingo honetan, Altsasu eta  Etxarri Aranazekoak azpimarratu nahiko nuke,aunitz direlako eta zahar zaharrak direlako.
Hona hemen argazki batzuk tataraitatxi hauetaz gozatzeko.
Haritzaren mahaiaren kideak, Nafarroako hariztien zientzi eta turismoaren garapenerako.
Pentsa erraldoi honen tamaina!
Honek kriston adaburu haundia du.


Batzuk hutsik daude, eta zenbait pertson kabitzen dira
Aritz baten ardagaia, 5 edo 6 urtekoa, eraztunei begira