martes, 12 de noviembre de 2013

Azkenean,..udazkena heldu da (azaroak 12 an)

Pagoak Alertzeak eta izei gorriak.
Azkenean udazkena heldu da, bainan pasaden urteetan baino beranduago heldu da, eta oraindik bi aste gehiago iraunduko du zuhaitz gehienak hostoa galdu baino lehen.
Datorren egunetarako hotz gehiago eginen duela iragarri dutenez, baliteke ere, lehenago erortzea.

Errekatxoa, orain ur nahikorekin

Duela lau egun euria bertzerik ez duela egiten, ur korronte guziak gainezka daude.
 Iratiko ibaian zubi zintzilikaria (Aribe)
Ikus dezakezue zenbat ur darama Iraitko ibaia, Aribeko balneariotik beherago. Han Barrankeorako uharka bat eraiki egin zen XX garren mendearen hasieran,  Canadako sistema berri bat  egurra enborretan ibaitik ateratzeko.Indianoak(bertako jendea Ameriketara joan zela eta gero itzuli) ekarri zuten modelu hura, eta horrek almadiak baztertu zituen.

 Iratiko ibaia Aribetik behera (Aezkoa)

Inoiz ez gehiago eginen duen hegan gaueko tximeleta bat



Goroldioak bere esporofitoekin, esporak aterako diren tokitik.

Horenbertze hezetasuna maite dute goroldio,liken eta onddoak, nahiz eta azken hauek orain ur gehiegi dute, eta gehienak usteltzen ari dira, ar ugariak ere ikusten bait dira.

Ehundaka urteko Amets ilaundunak (Quercus humilis)



 Iratiko ibaiaren baztera, Hemingway-k arrantza egiten zuen tokitik hurbil



Astigar arrunta (Acer campestre)
araneus sp.


Udazkeneko argazkigintza maite baduzue, orain duzue egun hoberenak,nahiz eta txirimiriarekin nekagarriagoa izan, eguzkiarekin ezin diren lortu argazki ederrak ere egiteko aukera dago.


viernes, 11 de octubre de 2013

Noizko udazkeneko koloreak?( Azaroak 5ean)

Arrazola (Irati) Aezkoako ibarra 2013- 10-11
Duela hilabete bat bazirudien udazkena aurreratuko zela, toki auniztan ur falta zela eta koloreak aldatzen ari zirelako.

Orain berriz, oihana arrunt berdea dago, eta ez du udazkena ematen goiko aldeetatik, beheko aldeak baino kolore gehiago hartzen dutela, eta udazkeneko fruituengatik, bai elorzuriarenak(Crataegus monogyna)zein pagoarenak, besteak beste.
Seguraski kolorearen intentsidade haundiena urriaren azken astean edo azaroaren lehenegoan ikusiko dugu, nahiz eta astez aste joan beharko gara ikusten.
 Bagatxak edo pagotxak
Aurten bagotxak pilo bat izanen ditugu. Hori basati diren espezietan pasatzen da bi urtean behingoan.
Heman fruitua irekita ikusten dugu, eta hazia prest erortzeko. Katagorriak, muxarrak , basurdeak eta motako askotako txoriak janen dituzte.Txonta arruntak dira horietako txori batzuk. Auniztan ikusten ditugu  errepidean erori diren fruituak jaten, batez ere kotxeak pasatu ondoren, bagatxak zanpatu eta lana errazten bait zaie.

Jangarriak dira guretzat, behin azalak kendutak eta barruko ileak ere bai, zintzuk azkure pittin bat ematen ahal dira eta.
Aintzinean gizakiak erabiltzen zuten irina moduan, eta geroago gure txerriak.


Txonta arrunta( Fringilla coelebs)

Arrazola 20 octubre 2013
Azken egun hauetan  aldaketa bat izan da eta oihana udazkeneko koloreak hartzen ari da, nahiz eta guttienez aste bat falta da pagadia izaten den kolore ikusgarri horiek hartzeko.
 Arrazolako informazio puntua( Aezkoa ibarra)
Temperatura aldaketa haundiak izan ditugu, eta horma txikiak izan ditugu goizetan. Hala ere,orokorrean haizegoa izaten ari gara, eta horregatik gaur goizeko 9:00 etan 15 gradu genituen.
Prinzipioz, kolore harteko egun hoberenak Urriaren azken egunetan/azaroaren lehenbiziko astean espero dugu.
Jakinarazi nahi zaituztet honat etortzeko asmoa baduzue, azaroak 1,2,edo 3 an, pazienziaz bete egin beharko duzuela urte osoko egun jendetsuenak direlako, eta nahiz eta 17.100 Ha oihanez eta larrez izan, normala den baino jende aunitz gehiago arrautuko duzue.
Bertzaldetik, ibarreko jatetxeetan bazkaltzera geratzeko asmoa baduzue, hobe duzue denborarekin deitzea gordetzeko, edo guttienez, asken momentura bazkaltzera ez joan.


Hypholomas eIrabiako urtegiaren inguruan.Pozointsuak dira
Ez dugu momentu hontan onddo aunitz, baina bai espezie ezberdin ugari, eta argazkigintzarako aukera ona.


Amanita baten jaiotza
Cortinarius sp.
Pagoaren Pudibunda(Calliteara pudibunda)
Xomorro polit honek, garai honetan hagitz arrunta Nafarroako pagadi guztietan,gaueko tximeleta polit batean bihurtuko da, Limantriidae familiakoa, apirila eta ekainean hegan eginen dena.Bere beldarra, haritz, pago, sahatsak edota elorrien hostoak jaten ditu.Nahiz eta arriskutsua eman, ez digu kalterik egiten.


2103ko Azaroak 5 ean


Arrazolako aparkalekuak(2).Ordu hauetan irabiako urtegiko 3 aparkalekuak betetak zeuden.

Astesanduko zubia pasatu zen,2300 zenbatutako lagun baino gehiago Arrazolatik(Aezkoa)pasatu zirela Iratiko udazken koloreak ikusi nahian.Hala ere, aurten ez da oraindik heldu, eta.baliteke asteburu honetan koloreen indar haundiena lortzea,euria eta haizeak hostoak bota baino lehen.

 Iratiko oihana nere etxeko leihotik,gaur 9:21 etan

Mugan dauden hegoaldeko Haranetan, berriz, agian pizka bat gehiago luzatuko dira koloreak, altitude  guttiago izateagatik hotzak eta haizeak ez ditu horrenbertze kaltetzen, eta Haritzetan hostoa denbora gehiago irauten du pagoetan baino.





sábado, 21 de septiembre de 2013

Istorio haundiko armiarma

Zebra edo listor armiarma (Argiope bruennichi)

Hau da listor armiarma(argiope bruennichi)nahiko arrunta da oteen artean (ulex europaea),belar arantzadun eta hagitz berdeak, lore oriak ematen dutenak.Oraindik ere, Iratin zein Euskalherri toki askoetan ikus dezakegu.
Bada hagitz link ona armiarma honi buruz, mundu osoan zehar zabaltzen ari dela (erderaz):  http://www.muyinteresante.com.mx/naturaleza/575970/arana-avispa-expande-territorios-europa/
Zomorro bat arrapatzen duenenan, , ziztatzean sustanzi paralizatzaile bat sartzen dio, eta enzima bat bere proteinak disolbatzen dituena. Txuletoi bat jatea bezala baina pajita batekin!

Itxura txarra izan arren, nik dakidanez, guretzat ez da kaltegarria. Zorte ona gurea!

Klima ezberdinei egokitutak zeuden espezie desberdinen gurutzaketa batzuen ondorioz, armiarma berriak ia edozein klimari lortu dute egokitzea, bai hotzak, epelak edo tropikalak.

jueves, 5 de septiembre de 2013

Lainoz egindako itsasoa..


 Ezkandamenditik lainoa jeisten (Irati-Aezkoa)
 Mendilatz menditik ekialdeko Irati ( Aezkoa ibarra)
Ahuntzik ez, Iratin Hau da Belagoako ibarra,San martin  harritik ikusita(Erronkari).
Udaran nahiko arrunta izaten da iparhaizea dabilenean lainoekin topatzea. Iparhaize hotza udaran jotzen duenean nahiko arrunta da lainoarekin topatzea.Haize hotza, astunagoa denez,hegoalderuntz isurtzen da, iparreko bailaran lainoaz bete egin direnean.

Lainoa ez da beti arriskutsua. Oso polita izaten ahal da.


Hegoalderuntz zenbat sartzen den hegoaldeko magaletan pilatzen den beroaren araberan izanen da.Hauek beroagoak,haize beroa goruntz doala, geldiarazi saiatzen da.

Argazki hauetan, eguna bukatzear dagoela,haize beroa indarra galtzen du, eta ibarreko behekaldean hasten da pilatzen haize hotza gehiago pisatzen duelako.Honeri  alderantzikatze termikoa deitzen zaio, normalean gero eta altuago, gero eta hotz gehiago.


Biharamunean,eguzkia ateratzen denean eta haizea berotzen hasten denean, lainoa igo eta desagertzuko da.
Esaera zahar hagitz polita badago nere bisamatxiri entzundakoa: " Goizetan laino, arratsaldez paseotan "
 Belagoako ibarra,  Larra ezkerraldetik



Lainoa hagitz arriskutsua izaten ahal da tokia ez badugu ezagutzen, edota ezagutu ezkero. Artzai istorioak ezagutzen ditut, egunero ibiltzen ziren larreetan galdurik, eta gaua han igaro behar izan.

Oso komenigarri da beti inguruko mapa eta iparorratza eramatea.GPS gainera eramaten baduzue,asko hobeki, bainan ez jarri zuen konfidantza osoa teknologian, hau huts egiten badu, gaizki pastuko zenukete eta.

Meteorologiaren mundu zoragarria gustokoa baduzue,liburu hau irakurri egin behar duzue;informazio pilo bat, eta modu dibertigarri batean emanda.: GUIA DEL OBSERVADOR DE NUBES.
Idazlea: GAVIN PRETOR-PINNEY
Argitaletxe: SALAMANDRA



















miércoles, 7 de agosto de 2013

Sugegorri kantauriarra Iratin

Sugegorri Kantauriarra(Vipera seoanei)
Iratin  Aezkoako bailaratik sartzeko errepidean aurkitu genuen, komuneko txabola eta informazio puntuen artean.Lo egiten ari zela ematen zuen errepidearen gainean bero gehiago arrapatzeko asmotan, baina argazkiak ateratzeko hurbiltzen ginenean, hilda zegoela konturatu ginen.Azkenean, makil batekin saiatu genuen errepidetik aldentzen, eta konturatu gien hilda zegoela.
Buztanetik hurbil zauri itsusi bat zuen, eta ematen zuen duela gutti hilad zegoela, handik duela denbora gutti pasatu izanak ginen eta.
 Iratin bi motatako sugegorri ditugu; tenemos dos tipos de víboras;sugegorria(Vipera aspis),  Mediterraneo klima duten zonaldeetan agertzen dela, eta Cleopatra berarekin bere burua hil zuela,eta hauxe, Sugegorri Kantauriarra,peninsulako iparraldean bizi dena,Aspis sugegorriren bezala muturrarik gabe, baina begiko ninia bertikalarekin sugegorri guziak bezala. Iberiar endemismo bat da, alegia, munduko bertze tokietan ezin da aurkitu.
Egun oso bat informazio puntuan izan genuen, eta faunaren aldetik interes pizka bat somatzen zionari erakusten genion,ea ikusi nahi zuten galdetu ondoren,jende anitz fobiarekin bait dago.Azkenean bota egin behar izan genuen.

65 zm.ko  luzera zuen. Espezie horretarako benetan haundia

Peninsulako Sugegorriei link ona nahi ezkero (ez dago euskeraz)hau gomendatzen dizuet.Hagitz informazio ona dauka:

domingo, 7 de julio de 2013

Eskulapioren sugea(zamenis longissimus)

Eskulapioren sugea(Zamenis longissimus)
Bertze artikulu batean aipatu egin dut sugeei, odol hotza dutela,harrien beroa maite dutela, eta bereziki errepideen beroa, eta sarritan harat joaten direla energia pizka bat lortzeko
errepidea beltza izanda,  inguruan dauden harriak baino bero gehiago lortzen du
Oraingo honetan, eskulapioren suge(Zamenis longissimus) gaixo honek duela egun gutti moto batek arrapatuta hil egin zen, egizkitan zegoen bitartean, Orozt Betelu-n,Iratiko oihanara joateko hurbil dagoen herri batean. Badirudi moto bat izan zela, duen zauriarengatik, ez dela oso zabala.


 85 zentimetro luzera zuen,(Suge helduak 2 metrotara heltzen ahal dira) 
Saguak, arraultzak eta bertze narrastiak gustoko ditu, eta Anakonda ospetsua edo Boa hertsazailea(Boa constrictor)bezala modu bera du bere arrapakinak hiltzeko,bere gorputzarekin itotzen.

 Espezie honi buruz gehiago jakiteko, Nafarroako gobernuaren bioaniztasun buruzko web honetan aurkitzen ahal duzue informazio gehiago.Ez du informazio pilo bat, baina bai garbia.Ez dago Euskeraz:

Hau ere oso ongi dago, gure wikipedian sartuta, eta hau bai Euskeraz:
 Eskulapioren sugearen behekaldea, heriotza sortu zion zauriarekin . 

                                                                                                                      
Kontutan izan sugegorriak(askoz txikiagoak) bakarrik pozoina sartzen ahal gaituztela, eta bakarrik hozka eginen zutela inguraturik ikusiko balira.
Badu lagun bat duela zenbait urte sugegorri batek hozka egin ziola mendian esertzea nahi zuenean eta ez zela konturatu non jartzen zuen eskua.Ospitalean kontrapozoina jarri zioten eta hiru aste barrun sendatuta zegoen.
Eskua gainean ez balu jarriko, sugegorria ez zitzaion inoiz ere hozkatuko, eta berak ere, ez konturatu ere han zegoela.
Bertze batean Berako adineko emakume batek kontatu zidan noizean behin segalariei belarra moztutzen ari zirenean sugegorriek hozka egiten zietela, belarra luze bait zegoen eta ez zituzten ikusten.
Kontuz ibili non jarten duzuen oina edo eskua, baina beldurrik ez;arreta bakarrik.





lunes, 17 de junio de 2013

Landare haragijaleak Iratin.Zohikaztegiak



Muki belarra(Pinguícula grandiflora)
 Aezkoako Iratiko oihanean,li landare haragijale mota ezberdinak ditugu; goiko argazkian  Muki belarra (Pinguicula grandiflora)loratua ikusten ahal da.Hosto berdeetan punttu beltz txikiak intsektuak dira,hostoetan atxikitutak ,uzilago jariatze bati ezker( itsaskorra den substanzi bat Muraren fruituetan ere aurkitzen ahal ditugula, aintzinean indar guttiko itsaski bat erabilita.)

Zoritxarreko zomorroa itsasita geratu denean,liseriketa egiteko enzimak hasten da ateratzen, kanpoko urdaila bezala.

 Landarea hauek nitrogenoa lortzeko duten modu bakarra da, urez garbitutako lur azidoetan hagitz exkasa izaten bait dira.

Horregatik, beti ura dagoen tokietan ikusiko duzue, isurketa moduetan. Halako tokietan ere, zohikaztegiak aurkitzen ahal duzue, eta Aezkoako Iratin zenbait baditugu.

Drosera Rotundifolia



Baina badugu ere bertze landare haragijalea, ez horren arrunta eta ikusteko askoz zailagoa 5 zentimetro baino txikiagoa izanik, hau bai ematen duela buruan imaginatzen ahal dugun landare haragijalea, eta zenbait dendetan saltzen dutenaren antza.baduela, baina haundiagoa.Drosera rotundifolia. du izena, eta mediterraneoago diren zenbait tokietan  Izki-ko parke naturalean  bezala(Araba)  Drosera longuifolia aurkitzen ahal dugu , bere izena latinez adierazten duen bezala, hosto luzeagoak dituela.

 Azpegiko gainean,zenbait zohikaztegiak ditugu, nahiko berriak eta oraindik formakuntzan Horietako  bat duela gutti itxi egin da hesi batzuekin abereak ez sartzeko lorakuntza bukatu arte,hauek zanpa ez daitezen .Behin lorakuntza bukatu izana,irekiko da abereak nahi dutenean sartzeko.

Bitxia da landare hauek zanpantzen duten abereak, aldiz berean hagitz beharrezkoak dira bertze batzuk jateko, otea (Ulex Europaeabezala, denborarekin arazoak sortuko zutela, eta euren apatxekin lokatzan putzu txikiak eratzen dituzteak, landare berezienak ateratzen diren tokian.



 Etzangioko panela ( Azpegiko gaina/Aezkoa)zohikaztegiari buruz
Hau da  zohikaztegi bat zer den bertan azaltzen duen panela, duela gutti guk egindakoa
Zohikaztegi bat bada zonalde bat etengabeko ur jarioarekin, Sphagnum (goroldio mota bat),ekosistema horretan agertzen diren beste motako landare batzuekin.Denborarekin, eta urtean zehar, goroldio berriak hildakoen gainean hazten dira, eta oxigeno gutii dagoenez,ia ez dira usteltzen eta zenbait metro zohikatz egiten ahal dira.Lur antzeko hori , loredendentan aurkitzen ahal dugu, ura hagitz ongi mantentzen bait du.
.
Ia Irlanda eta Eskozia osoa zonalde ekosistema hauen betetak daude,baita Pirinioko eremu zabalak, goiko larreetan, Euskal herrian lintsak erranen genuela
Herrialde hauetan zohikatza adreilu antzeko pusketan mozten dute  erregai gisa erablitzeko, aspalditik euren baso eta oihan haundiak desagertu bait zuten, guttienez egurra erretzeko ateratzeko moduan .
Euren lurra  tximineetan erretzen dute , eta toki horietan geratzen dena harria besterik ez da, zohikatza mila urteetan prozesu motel batean egindakoa bait da.

Bertze landaredia eta animalien artean,sorginorratzaz mintzatzen ahal gara, armiarma sorginorratzenjaleak, bertze batuk ere aurreko biek jaten dituztenak..
Ekosistema hauetan tipikoa den  Eriphorum angustifolium-a ikusten ahal dugu , lezka artiletsu mota bat, oraindik lorea ez duela atera. Maiatzan ere, lilipak(Narcissus),txakur hortza,(erythronium)eguerdi liliak(anemona) edo  geroago orkideoak,besteak beste.

(Eriophorum angustifolium)



Armiarma sorginorratz bat jaten

Zohikaztegian ere anfibio aunitz ikusten ahal dira, igel gorria bezala (Rana Temporaria)Arrabioa(Salamandra salamandra),uhandre palmatuae(Lissotriton helveticus)  edo apo arrunta (Bufo bufo), zeinek mota guzietako haragijaleak erakartzen dituzte.Zaila izanen da iksutea, bainan ez euren arrastoak. Modu honetan, jakin izan genuen azkonarrak, azeriak, futotsak eta basakatuak toki hauetara hurbiltzen direla.

Igel gorriak( Rana temporaria) ernalketan
Arrabioa(Salamandra salamandra)


Azkonarren arrastoak(Meles meles)
toki hontara hurbiltzen bazarete, beti bezala zintzo ibili(badakit zintzoak izanen zaretela, bertzenez bloga honek ez zenuke irakurriko) ikusten duzuen guziekin.

miércoles, 8 de mayo de 2013

Orkideoak Aezkoako ibarran.Mundu bat kolorez

Orkideoak badira, eta beti izan dira,benetako lore xarmangarriak (Loreen forma eta kolorazoagatik),eta ez bakarrik intsektuentzak, baizik eta gizakientzat ere bai.



 Orchis purpurea
  Nahiz eta Europan bere tamaina tropikoetan baino txikiagoa izan, beti erakargarriak izan dira, eta eurei buruz jakin izan dena, lilura haunditu bertzerik ez du egin.

Bere izena  zainak moduan dituen tuberkuluen antzarekin erlazionatuta dago.Teofrasto izan zen "Orchis" izena jarri ziona, gizakien barrabileekin duten antzarengatik.Ezagutzen den lehenbiziko Orkideoa duela 65 milloi urte bizi izan zen;berez,  dinosaurioen aroan iadanik baziren. 

      Darwinen partetik,egindako  ikertze lanak landareen ernatzeko mekanismoi buruz, eta bereziki orkideoen ikerketan,  intsektu polinizatzaile eta orkideen arteko harremana aurkitu zuen. Zoofilia honen ondorioz, lore hauek produktu erakargarriak sortu zuten erakartzeko medioak ,eta lore-hauts likatsu eta atxikigarria.
Zenbait espezieak sariak izaten hasi ziren, elikagai moduan (lorezti eta olioak )eta amua (Listor,erle, eta eulien emeen forma antzeratzen dute).Horrela dela eta, zenbati espezieak denboran zehar bereizten joan ziren polinizatzaile bakar batean, lore-hautsen transferentzi eraginkorragoa lortzeko.
Horregatik badugu horrenbertze itxura ezberdinak orkideen loreen artean,animali pilo bat erakartzen bait dute: Erleak, listorrak,euliak, tximeletak, sitsak, eta munduko zenbait tokietan ere, txoriak, saguzarrak edota apoak

 Orchis scolopax

  Aezkoako ibarra orkideo ezberdin sorta ezberdin eskeintzen du;bere erliebe menditsua mikroklima ugari sorten ditu, eta Pirinio-Atalntiar trantsizio klimatikoa gunea delako.Ibarren artean baso ezberdin ugari ditugu, baita larreak, batzuk iparraldean, bertze batzuk hegoaldera begira.Dena ez dira aldiz berean loratzen, eta horregatik hemengo zerrenda bere lorakuntzaren araberan eginda dago

 Maiazaren bukaeruntz eta ekainaren hasieran zenbait genero loratzen hasten dira Cephalantera eta zenbait Orchis.
 Cephalantera longifolia

    Orchis provincialis

   Uztailaren erdian, PlatantheraDactylorhizaOrchisHymantoglossum hasten dira eta zenbait  Ophrys.

 Orchis simia
 Dactylorhiza maculata 
 Orchis mascula
 Serapias lingua 
 Platanthera clorantha
 Platanthera bifolia 
 Hymantoglossum hircinium
   
   Ekainaren bukaeran Anacamptis -ak bukatzen dira eta baso orkideoak hasten dira, Iraiko oihanean Epipactis generokoak direla.

 Anacamptis pyramidalis
 Epipactis viridiflora 
 Epipactis helleborine