lunes, 22 de octubre de 2012

Badatoz udazkeneko koloreak!



Irati  Ibiagatik (Aezkoa)

 Pasaden astebuko erauntsien ondoren, koloreen indarra areagotu egin da, nahiz eta oraindik zertxobait itxaron beharko dugu. Baliteke koloreen gehiengoa asteburu honetan edo hurrengoan izatea, nahiz eta inoiz ezin dugu seguru egon
Giko argazkia atzo ilunabarran eginda dago, eta horregatik ilunagoa agertzen da.

Hauek gaur goizean jaengo bikote batekin egindakoak dira:

Ekialderuntz dagoen Iratialdera( Zaraitzu eta  Xiberoa) jadanik mendebaldekoa baino kolore gehiago dauka(  Aezkoa eta Garazi),gorago daudelako.Horrexegatik ere, baliteke mendebaldeko ibarretan kolorea gehiago mantentzea.
Bertzaldetik beti udazkena aurreratuagoa izanen dugu iparraldean hegoaldean baino,eta goiko aldeetan. Honek ere .noiz hostoa aterako den lehen, toki batean edo bestean balio du.
Adibide gisa, intsusa edo Ziaurrea, Iruñean 15 egun Aeazkoan  baino lehenago hasten da loratzen,eta gheienez 60 km etan dago Aezkoako sarreratik errepidez.
Bertze gauz bat kontutan hartzeko da zuhaitz espezie guziak ez dituztela hostoak galtzen aldiz berean; eta hostoa lehen galtzen badute, lehenago aterako zaie.
Oihanean ere euren koloregaitik ezberdintzen dira denak ezberdiñak bait dira, hostoen formak, kopen itxura.. Montpelierreko astigarren kolore gorri Bordele,astigar txikiaren hori bixia, edota lizarraren hori eta gar itxurazko burua..


Lizarra (Fraxinus excelsior)Arrazolatik  Irabiako urtegira joaten den bidetik (Aezkoa)




miércoles, 10 de octubre de 2012

Iratiko oihana urriko zubian

Hemendik bi egunetan urriko zubia izanen dugu, eta jende anitz Iratiko oihana bisitatzera etorriko da, hain politak diren hostoen koloreen bila.
Aipatu ere egin behar da, zubi hau eta azaroaren 1 arena, ez dira egun egokiak Iratirat etortzeko lasai ibili nahi baduzue, jendez gainezka izaten da eta. Askoz hobe da bertze edozein egunean etorri, eta hau posible ez bada, hobe Iratiko bertze zonaldeak ikusi Irabiako urtegirat joaten ez direnak. dena den beti ongi etorriak izanen zarete, eta nola auniztan ezin dugu gure opor egunak aukeratu, hona hemen adibide bat zuek ikusteko nola zegoen oihana gaur bertan.


Irati Arrazolatik (Aezkoa)

 Irabiako urtegira bidea  Aezkoatik

Astigar arrunta(Acer campestre)aldaketan

 Mozolo txiki mendia,  Ibiagako geinatik



Zuhaitz moarratuen bidea .Arrazola( Irati) 2012 ko urriaren 10ean
Argazkietan ikusi duzuen bezala, oihana poliki poliki negua pasatzeko prestatzen ari da, baina patzadaz.baliteke egun gutti barru aldaketa haundia izatea, datorren euria eta hotzak direla eta.
Oihanean barnaeuria egiten duen bitartean paseatzea zoragarria izaten ahal da idor eta bero mantentzen bagara.Beraz, etorri nahi baduzue, ez ahantzi euritakoa eta bortzegiak!

jueves, 4 de octubre de 2012

udazkeneko koloreak urriaren hasieran

Bada jende aunitz itxaroten ari dela oihanaren kolore politak ikusteko, bainan Iratin guttienez, orain arte ez dira eman behar diren aldaketarik. Azkeneko euri goxoak lagundu egin dute hostoei, eta hotza edo eurite gogorrak ez baditu egiten, paisaia ez da momentuz aunitz aldatuko.Adar batzuk besterik ez joan dira udazkeneko koloreak bereganatzen.

Zuhaitz moarratuen ibilbidea.Arrazola(Irati)


 Goiko argazki honetan ikus dezakegu hasierako panelaren gainean fruitu gorri batzuk.Elor txuri ( crataegus monogyna)baten fruitu jangarriak dira hostoen artean nabarmentzen direla.


Elortxuriren fruituak eta birigarro baten kumea


Ondorengo argazkian ikus dezakegu nola zegoen iratiko oihana urriaren joanden urteko 20an. Ikusten duzue bezala, ez daude ezberdintasun haundirik, nahiz eta udazkena pizkat aurreratuago egon.
Tenperaturak asko jeisten badira, segituan udazkeneko koloreak izanen ditugu.Bertzenez, aste batzuk gehiago itxaron izan beharko dugu, eta bitartean, errutearen soinuak entzun, egun hauetan edozein orduan aditzen direla, baita herritik ere bai, nahiz eta ilunabarrean eda gauean gehiago entzun.


Arrazola(Irati)20/10/2011