viernes, 24 de febrero de 2012

Osababa (Helleborus foetidus)

Gure urtearen bigarren lorea hemen dugun landare txiki eta pozointsuarena da.Nahiko usain txarra botatzen du, eta hori ezker, argazkian ikusten diren insectu txiki batzuk erakartzeko gai da, bere polinizazioa ziurtatzeko.
Landare guziak bezala,neurriaren arabera sendabelarra izaten ahal da, bainan oraingo honetan gorputz barruko erabilpenerako ez da gomendagarria pozointsuegia delako.Pozoindu ezkero,Zigina (Malva sylvestris) edo zigoboilaren(Althaea officinalis)infusio bat komenigarria izanen zen.

Osababa(Helleborus foetidus)








































Osababaren lorea
















Otsababa emea(Helleborus viridis)

Badu bertze senide bat,Otsababa emea( Helleborus viridis) bertzea baino atlantiar zaleagoa.Iratin biek aurkitzen ahal ditugu,nahiz eta Viridis gehiago aurkitu batez ere Aezkoaldean, transizio gune izateagatik. Momentu hauetan elurra urtutzen den tokietan aurkitzen ahal ditugu.
Ezkerraldean ere, orein baten kakak aurkitzen ahal ditugu.

domingo, 5 de febrero de 2012

Negu gorria..


Otsailak hagitz hilabete hotza izaten da.Elurra oihan osoa estaltzen du, eta honek  lotan ez dauden basapiztientzat sailtasunak dakarte janaria lortzeko.bainan guretzat badu bere alde ona, elurrekin kontastea haundiagoa delako eta jatera joaten den tokietan ikusten ahal zaielako.





 Argazki hontan zozo (edo Tordo nafarroako zenbait tokietan erraten den bezala)eme bat ikus dezakegu elurretik babesean Gorosti (Ilex aquifolium).baten barrua.Hosto iraunkor denez, aterpe ona ematen du,eta euren fruitu gorri txikiak jaten ahal ditut, guretzat berriz, arraso pozoindutak direla.
Emeak arretik ezberdintzen dira lumak horren ilunak ez direlako,(arrek beltzak dituzte) eta mokoa ez da horren hori-laranja.

Zozo arrunta emea (Turdus merula)

 Hona hemen eskinozo bat, ( Garrulus glandarius)borda batzuen ondoan, elurtartetan janariaren bila. 
Eskinozoa  beleekin adiskidetuta dago, nahiko arrunta bailara hauetan, eta sarritan errepidetik ikusten dugu.Hagitz lotsatia, eta oihukalaria .Beti oihanekin lotuta, ariztiaren zabalkundearen arduradun haundienetako bat da, oso eraginkorra ezkurrak zabaltzen, horietako batzuk ere, jaten dituenak.  

Eskinozoa (Garrulus glandarius)






Amilotx urdina( Parus caeruleus)

Honetan, Amilotx urdina( Parus caeruleus),  ikusten ahal dugu, hostoz hosto xomorro hildakoen bila, gorosti honek  gaixotansun bat (Kotxinila parasito mota bat) udaberrian eta udaran izaten delako.

Azkenik, Azeri arrunta (Vulpes vulpes)dugu hemen Orbaizetako errepidetik aterata, larre batean belarra jaten zuen bitartean, txakurrek batzutan egiten duten bezala, eta agian bertze mamitsuagoa zerbaiten bila.


Azeri arrunta(Vulpes vulpes)