lunes, 26 de marzo de 2012

Sahats ilunaren lorakuntza

 Nafarroako bertze zenbait tokietan, duela aste batzuk sahatsak loretan ikusten ditugu, bainan  iratiko sahats ilunak duela gutti hasi direla loratzen.Sahts bat ikusten dugun tokian, zihur egon hortikan ura pasatzen duela.
Sahats iluna(Salix atrocinerea)

Beti erreken ertzetan edo ohianeko zenbait tokietan, orain ikus ditzakegu zuhaitz txiki batzuk, 11 metro ingurukoak gehienez jota, lore txuri oriska batzuekin, arren kasuan, eta berdeak emearen kasuan.
Azkar haunditzen da, eta orokorrean, hil ere bai, zuhaitzen denboraren neurriak kontutan hartuz.
Bere egurra ez da kalitate Haundikoa, baina sahats guziak bezala, batez ere bere azalean eta bere loretan, sendagai mota bat aurkitzen ahal dugu, Salizina deritzona,geroago hortik Azido salizilikoa aterako zela (¿ Ezaguna egiten zaizue?) Aspirina normalean erraten dioguna.
Gaur egun , erabiltzen den azidoa sintetikoa da, eta ez da sahatsa erabiltzen.
Usaindu hostoak, edo hartu adartxu idor bat eta urratu eskuen artean.Segituan oroitaraziko dizu etxeko botiken armairua!



Lore emeak

Nahiz eta batzuentzat logikoa iruditu,kontatuko dut hostoak  orain ikusten dugun lorea baino beranduago aterako direla, nahiz eta espezie guzietan horrela ez izan
Agian interesgarria izaten ahal da  konturatzeko aukera izan ez duenarentzat, hostoak lehenago ateratzen duten espezieak, normalean hostoak lehenako botako dituztela ere bai. Horregatik nere ustez, badirudi badela egun kopuru bat  nahiko antzekoa zuhaitz ezberdinetarako,hostoekin egoteko, eta hosto erorkorren zuhaitzetan aldatuko zuena, noiz ateratzen duten hostoak izanen zen.
Edozein moduan ,azkenean klimatologiaren arabera aintzindu edo atzeratu eginen dute.

Lore arrak
Lore arreetan lorezil txuriak somatzen dira, eta polena, oriz kolorekoa, hauen puntan aurkitzen ahal dugu

jueves, 15 de marzo de 2012

Auzolana Xidrango zubia egiteko.

Auzolana  duela gutti arte nahiko arrunta izaten zen Aezkoako herri guzietan Poliki poliki desagertzen joan zen, eta orain erakusten dizuedan bezalakoa ,hagitz guttitan egiten dira..Baina oraindik jarraitzen du.

Hemen ikusten duzuen zubi zaharra, aspalditik eroria zegoen, eta nahiz eta hori Orbaizetatik Irabiako uharkaruntz oinez joaten zenarentzat oztopo handia ez izan, bai ezerosoa suertatzen zela txirrindulaz zihoanentzat.






7 enbor txiki 7 metro luzerarekin aukeratu genituen, zubiaren oinarria egiteko, eta horietako bat pastu genituen ikusteko bazterretan ea zer moduz geratzen ziren . Argi geratzen zen horma zaharra moldatu behar genuela.eta aintzineko erara egin genuen; harriak orekan,masarik gabe, ongi nibelatutak. Lehenbiziko aldea berritu genuen, harriz eta hormigoizko harlauza puskekin, Irabiako ubidea egiteko soberan ziren ondarrekin.

Bestaldea, malda gehiago zuela, itxura txarragoa zuen, baina zubi zaharra egiteko erabilitako harri haundiekin oinarri on bat prestatu genue.,Harri sakonak, lurraruntz sartzen zirenak, eta bertze batzuk  goiko lerroan, zabalera lotzen dituztenak tartekatuz.

Pizkanaka, gaineko enbor guziak joan ginen eramaten, lerrokatu, eta euren arteko tarteak betetzen, bai adarrekin bai harriekin. 
Amaitzeko oinarri sendo bat egin behar zen.Taulak jarri ezkero, hango zokoan eta hezetasunarekin irristakorrak izaten ahal zirela pentsatu genuen, eta horregatik lurra jartzea, lehen egiten zen bezala erabaki genuen .Malda txiki bat zubiruntz eratu genuen, eta lur horrekin zubia estali genuen. Goiko lurra finkatzen denean, pizka bat gehiago botako dugu dena berdintzeko.

Erabil ezazue eta ongi pasa!