miércoles, 26 de diciembre de 2012

Iratiko zuhaitz monumentalak.Oriongo astigarra

  Iratiko oihanean, badira zenbait zuhaitz, zuhaitz monumentalaren zerrendan agertzen direnak.
Orain neguan ateratako argazkiak eskeini nahi dizuet, urtean zehar nola joaten diren aldatzen zuek ikusteko.
Honako hau Oriongo astigar arrunta da. Aezkoako ibarran aurkitzen da, Irabiako urtegirako bidean.Kotxea Ibiagako lepoko aparkalekuan uzten ahal dugu gero oinez segitzeko.Handik 500 metroetan Orbaizetaruntz joaten, bidearen eskuinaldean larrez inguraturik ikusiko dugu.Ormigoizko pistatik ikusten ahal da.
Handik hurbil, Oriongo urritz monumentalak ere aurkituko ditugu.


Ondorengo informazioa Nafarroako gobernutik atera egin dut:
www.navarra.es/NR/rdonlyres/C879A63C.../MN19ArcedeOrion.pdf

 
 Oriongo astigar arrunta.(MN 19)
(Acer campestris)


DIMENTSIOAK:

Kukularen tamaina:15,60 x 14,90
 Oinarriko diametroa : 1´32
Diámetroa 1´30  altueran:1´07m
Osoko altuera:20 m.

Astigar zaharra eta haundia hagitz egoera on batean.Duela 15 edo 20 urte tximista bat erori zitzaion, eta horren ondorioz hildako adarrak kendu eta kukula moldatu egin zen. 
Enborraren oinarrian arrailduraren bat ikusten ahal da, eta 1´5 m. altueran adar bat moztuta badago.
Kimatutako adar batetik adar zupatzaile batzuk ikusten ahal dira(hazidura haundiko adar bertikalak)
Enborraren inguruan zainak 2 metro diametro inguruan ateratzen dira.
Monumento naturala 1991 izendatuta izan zen.



domingo, 25 de noviembre de 2012

Sustanziaren misteriotsuaren kasu harrigarria



Azaroaren lehenengo egunetan Mendilatz (Aezkoa ibarra, Nafarroa)erreserbatik gertu nindoala, holako bi sustanzi arraroarekin topo egin nuen.
Ez zuten usainik, gorputza bazuten, eta  ukitzean itsaskor xamarra zen. Ez zegoen lurrari lotuta inondik.
Argazkia inguruko naturan jakintsu batzuei bidali nien, eta nahiz eta teoria ezberdinak izan, ez  zuen ematen horietako bat guztiz asmatzen zuela.
Sustantzia artifizial batetaz mintzatu zen, bainan hango tokietan ez zuen hagitz normala iruditzen, gainera, kimiko usainik batere ez.
Gorotz motaren bat omen zela , zerbait likatsu jan ondoren, igel arraultzak (oraindik ez daude) edo mihuraren haziak, baina seguruaski ez zuen horrenbeste gorputza izanen.
Bertze batzuk erran zuten akaso onddo mota arraro bat izaten ahal zela. Kasu honetan egia da oso antzekoak ere ba daudela., adibidez Myxarium nucleatum edo Exidia thuretiana motakoak.
Holakoren bat hemen ikusten ahal duzue:
www.fungipedia.es/.../32325-myxarium-nucleatum
www.asociacionvallisoletanademicologia.com/
Honako hau bitxia da, duela ia 200 urte holako onddoa meteorito baten erorketarekin lotu bait zen!:
www.aforteanosla.com.ar/afla/.../amherst.htm

Hala ere, ez dut uste berez ez bata ez bestea izanen denik, nahiz eta seguruaski onddo bat izan.
Ez zen garatzen adar baten gainean edo hondakin batean.
Norbaitek bere iritzia emanen ba zidan eskertuko nioke, inguruan dugun natura harrigarria hobeki ezagutzeko.
Nahi ezkero, blogean zerbait erraten ahal duzue edo honat idatzi:
Itarinatura@itarinatura.com

2012ko Abenduaren 1ean
Duela gutti Javier, Ultzama parke mikologikoaren expertoa, agian tremelliaceae familiko onddo bat izaten ahal zela erran zidan, bainan ez zekiela seguru argazki baten bidez.

domingo, 11 de noviembre de 2012

Iratiko ohianaren azken koloreak eta...ez erosi helioko puxikak!

Saila da zehaztea oihana noiz dagoen politagoa, baina bai erraten ahal da orain ikaragarrizko polita dagoela. Aurten hostoen erorketa atzeratu egin da (pasaden urteko blogean begiratzen ahal duzue), bainan hemendik aurrera, lehen edo beranduago, hostoak eroriko dira. berez, iadanik hasi dira, eta zenbait tokietan lurrean lodiera haundiak hartzen dute.

Irudi honetan Iratiko erdialdea ikusten ahal da. Berdeak galdu egiten dira egunez egun, eta oriak, urreak eta gorriei aldatu egiten dira.
¿Zergatik kolore aldaketa?

Berdeak klorofila adierazten dute, landarearen elikagaia argi baldintzak normalak direnean.
Argia beruntz joaten denean, klorofila xantofileei pausu ematen du, kolore oria ematen dutela, uhin longitudea motzago batekin berpizten bait dira, eta fotosintesia luzatuko dutela.Argiaren intentsidadea beherutz jarraitzen denean, karotenoak ateratzen dira, kolore gorriak ematen dietela.
Beranduago, karotenoekin ere, ezin duten fotosintesia egin, eta hostoak ez dira behar.
Gehiago jakiteko, saiatu hemen:
quimica.ugto.mx/revista/7/caroteniodes.htm
es.wikipedia.org/wiki/Xantófila


Arrazola( Iratiko oihana,Aezkoa)2012ko urriak 10


Badira ere, bertze faktore batzuk, hotzaren kontrako babesa bezala, eta horregatik zonalde beroetan hostoak haundiagoak dira ur gehiago lurruntzeko, eta hotzenetan berriz, hostoak edo erortzen dira edo txikitzen dira, euren azalera murriztuz, Siberiako taigan bezala.

Orain azalduko dizuet zergatik eskatzen dizuet heliozko puxikak ez erostearena.

Adar batetik zintzilika dagoen puxika honek, Aezkoako Mendilatz erreserbaren erdian,ume batetak hitz egiten digu, bere puxika festetan nonbaiten urrun galdu egin zuela. Haize korronteak urruntzen dituzte, ehundaka edota milaka kilometroetan, festaren alaitasuna gizakiaren mixeria bihurtzen den tokietara.


Zilar puxika adar batetik zintzilikatuta ikus dezakegu.


Pitillasesko aintziran, edota pirinioko mendizintzurretan aurki ditzazkegu, edo bururatzen ahal duzuen edozein toki politean.
Duela 5 urte, Iratiko pago baten adarretan Mexikar puxika sonda bat agertu zen zintzilika, porexpan kapsula batean tresna txiki batekin bere barruan.Ohar batek adierazten zuen ezperimeto klimatologiko bat zela, eta tresna arriskurikez zuela. ¡Itsas Atlantikoa zeharkatu zuen Iratira heltzeko zorrotada korrontearen bidez Iratirat heltzeko!

lunes, 22 de octubre de 2012

Badatoz udazkeneko koloreak!



Irati  Ibiagatik (Aezkoa)

 Pasaden astebuko erauntsien ondoren, koloreen indarra areagotu egin da, nahiz eta oraindik zertxobait itxaron beharko dugu. Baliteke koloreen gehiengoa asteburu honetan edo hurrengoan izatea, nahiz eta inoiz ezin dugu seguru egon
Giko argazkia atzo ilunabarran eginda dago, eta horregatik ilunagoa agertzen da.

Hauek gaur goizean jaengo bikote batekin egindakoak dira:

Ekialderuntz dagoen Iratialdera( Zaraitzu eta  Xiberoa) jadanik mendebaldekoa baino kolore gehiago dauka(  Aezkoa eta Garazi),gorago daudelako.Horrexegatik ere, baliteke mendebaldeko ibarretan kolorea gehiago mantentzea.
Bertzaldetik beti udazkena aurreratuagoa izanen dugu iparraldean hegoaldean baino,eta goiko aldeetan. Honek ere .noiz hostoa aterako den lehen, toki batean edo bestean balio du.
Adibide gisa, intsusa edo Ziaurrea, Iruñean 15 egun Aeazkoan  baino lehenago hasten da loratzen,eta gheienez 60 km etan dago Aezkoako sarreratik errepidez.
Bertze gauz bat kontutan hartzeko da zuhaitz espezie guziak ez dituztela hostoak galtzen aldiz berean; eta hostoa lehen galtzen badute, lehenago aterako zaie.
Oihanean ere euren koloregaitik ezberdintzen dira denak ezberdiñak bait dira, hostoen formak, kopen itxura.. Montpelierreko astigarren kolore gorri Bordele,astigar txikiaren hori bixia, edota lizarraren hori eta gar itxurazko burua..


Lizarra (Fraxinus excelsior)Arrazolatik  Irabiako urtegira joaten den bidetik (Aezkoa)




miércoles, 10 de octubre de 2012

Iratiko oihana urriko zubian

Hemendik bi egunetan urriko zubia izanen dugu, eta jende anitz Iratiko oihana bisitatzera etorriko da, hain politak diren hostoen koloreen bila.
Aipatu ere egin behar da, zubi hau eta azaroaren 1 arena, ez dira egun egokiak Iratirat etortzeko lasai ibili nahi baduzue, jendez gainezka izaten da eta. Askoz hobe da bertze edozein egunean etorri, eta hau posible ez bada, hobe Iratiko bertze zonaldeak ikusi Irabiako urtegirat joaten ez direnak. dena den beti ongi etorriak izanen zarete, eta nola auniztan ezin dugu gure opor egunak aukeratu, hona hemen adibide bat zuek ikusteko nola zegoen oihana gaur bertan.


Irati Arrazolatik (Aezkoa)

 Irabiako urtegira bidea  Aezkoatik

Astigar arrunta(Acer campestre)aldaketan

 Mozolo txiki mendia,  Ibiagako geinatik



Zuhaitz moarratuen bidea .Arrazola( Irati) 2012 ko urriaren 10ean
Argazkietan ikusi duzuen bezala, oihana poliki poliki negua pasatzeko prestatzen ari da, baina patzadaz.baliteke egun gutti barru aldaketa haundia izatea, datorren euria eta hotzak direla eta.
Oihanean barnaeuria egiten duen bitartean paseatzea zoragarria izaten ahal da idor eta bero mantentzen bagara.Beraz, etorri nahi baduzue, ez ahantzi euritakoa eta bortzegiak!

jueves, 4 de octubre de 2012

udazkeneko koloreak urriaren hasieran

Bada jende aunitz itxaroten ari dela oihanaren kolore politak ikusteko, bainan Iratin guttienez, orain arte ez dira eman behar diren aldaketarik. Azkeneko euri goxoak lagundu egin dute hostoei, eta hotza edo eurite gogorrak ez baditu egiten, paisaia ez da momentuz aunitz aldatuko.Adar batzuk besterik ez joan dira udazkeneko koloreak bereganatzen.

Zuhaitz moarratuen ibilbidea.Arrazola(Irati)


 Goiko argazki honetan ikus dezakegu hasierako panelaren gainean fruitu gorri batzuk.Elor txuri ( crataegus monogyna)baten fruitu jangarriak dira hostoen artean nabarmentzen direla.


Elortxuriren fruituak eta birigarro baten kumea


Ondorengo argazkian ikus dezakegu nola zegoen iratiko oihana urriaren joanden urteko 20an. Ikusten duzue bezala, ez daude ezberdintasun haundirik, nahiz eta udazkena pizkat aurreratuago egon.
Tenperaturak asko jeisten badira, segituan udazkeneko koloreak izanen ditugu.Bertzenez, aste batzuk gehiago itxaron izan beharko dugu, eta bitartean, errutearen soinuak entzun, egun hauetan edozein orduan aditzen direla, baita herritik ere bai, nahiz eta ilunabarrean eda gauean gehiago entzun.


Arrazola(Irati)20/10/2011

 

jueves, 27 de septiembre de 2012

kabi bero bat


Garbiketa baino lehen


Duela zenbait egun irabiako uharkara joateko bidea garbitzen ari nintzela, ezponda tufarriz beteta bait zegoen, kasualitatez arrautz txiki eta azal hauskor pila bat agertu ziren.Gomazkoak ziruditen

Garbiketa egiterakoa












20 arraultz zenbatu nituen,hustutak (gehienak)eta osorik irauten zutenen artean. Oso azal biguna zuten.

Bat hautsi zenean( sahiestezina zen, pala eta atxurra erabiltzen nahiz eta kontu haundiarekin)ikusi nuen, zalantzarik gabe zer ziren.


Harkaitz sugandilak  (podarcis muralis)ziren, zalantzarik gabe.bere arraultzak tufaren artean eta hegoaldean, beroak mantentzen zirela.Goiko argazkian kumea janaria bezala jaten zuen gorringo pizkat batekin ikus dezakegu

Behin azaletik aterata, eta eguzkitan, indar pizka bat berreskuratu egin zuen.
Sugandilak intsektu jale haundiak dira, eta zoritxarrez, hreeiko paretetan edo eskolako patioetan  ikasle askorentzat dibertsioa.








miércoles, 12 de septiembre de 2012

Zapelatz bat hilda alanbrada batean

Argazki honetan zapelatz (Buteo buteo) baten gorpuzkiak ikus dezakegu. Badirudi alanbrada berri egina batean arrapatuta geratu zen, larreak oihanetik banantzeko, oihanaren birsorkuntza hobetzeko eta abereak hobe kontrolatzeko.(ardiak, behiak eta behorrak).


Zapelatzaren ondarrak (Buteo buteo)

Buruhezur ondoan dagoen txanpona, eskalaren ideia egiteko da. Arrapakari honek hagitz arrunta da iparreko ibarretan, eta auniztan hegan egiten edota  zuhaitz eta telefono zutoinetan jarrita ikus dezakegu argazki honetan bezala, sagu eta bertze arrapakin txikien bila.



Zapelatza(Buteo buteo)














hegan egiten soslaia.Ezagutzeko: lepoko txuria, besteak beste.





















lunes, 3 de septiembre de 2012

Udazkenaren jarraipena

Hauxe da udazkenaren koloreak ikusteko eginen dugu lehenbiziko argazkia.
Zergatik erortzen dira hostoak?
Hosto erorkorren basoak hostoak galtzen dute hotza gainditzeko, neguko loaren barnean. Iratin pagoak, gaztainondoak, Gurbeak, zumarrak, elorrioak, astigarrak,basaerramuak eta zuhandorrak, besteak beste.
Bakoitza udazken kolore eta hostoa erortzeko erritmo ezberdin batekin
Ezin da aurretik jakin zehaztasunez noiz politagoa egonen den oihana, hotzak, euria eta haizearen arabera izanen da eta.
Argazkian argibidearen ingurua ikus dezakegu.ur markatik ezkerrean, urritza txiki bat oriska hasi dela.Hosto zabalak ditu, eta horregatik ur asko galtzen du lurrunketan.horregatik izan dugu idortearekin, hosotoak hasi du galtzen ur galerak murrizteko.Dena den, oria jartzen diren lehenetariko bat da.

Arrazola 29 agosto 2012

miércoles, 29 de agosto de 2012

Txitoa oihanean galduta

 Txito punki honek bere kabitik erori berria ematen zuen, izei txuri ( Abies alba) batetik  plaza Beunzako bidean ( Irabiako uharka).ez zuen kalterik, eta nahiko bizkor mugitzeko gai zen. Seguruaski zerbait heagan egin zuen bere jauspena biguntzeko.
Nere ustez, birigarro baten kumea izaten ahal zen. ¿Norbaitek bere iritzia eman nahi?
Toki altuago batean utzi nuen, amak adituko zuelakoan, eta nere usaina ez zuela hartuko, bertzenez amak ez zuen berriz hartuko. dena den, egiten ahal nuen gauza bakarra zen. ongi ez ba zen ateratzen, haragijale baten janarian bihurtuko zen denbora guttian.


sábado, 11 de agosto de 2012

Arrabioak


Arrabioak  Iratiko oihanaren anfibio koloretsu batzuk dira, pagadiaren freskotasunaren lagunak. Hostoen eta  harrien azpian bizi dira, edota hezetasuna mnatentzen ahal duen edozein tokian.
Udaberrian putzu eta erreketara joaten dira arraultzan uztera. kumeak uhandre itxura dute, baina buruandiagoak dira. Argazki honetan zakatzak ikusten zaizkie,lumaren antzekoak, buru gibelean eta uraren azpian arnas hartzeko balio direla, euren birikak osatzen diren bitartean.

Arrabio txikia




Hauexeak  arrabio helduak dira, enbor baten azpian ustekabean harrapatutak. Iberiar penintsulan gero eta mendebalderago jotzen badugu, beltzagoak dira eta hori gutxiago dituzte. euren koloreak pozoina adierzaten dute euren etsaiei, eta animale baten ahoan, honek segituan botako du. Pertson batek ukitu ezkero, hobe du eskuak garbitu begiak edo ahoa ukitu baino lehen.
Arrabioak(Salamandra salamandra)

jueves, 2 de agosto de 2012

sorbeltz arrunta


Duela egun gutti  Sorbeltz arrunt(Apus apus) bat lurrean eroria arrautu nuen, Orbaizetan(Aezkoa ibarra) iratiko oihanaren ondoan.Ez zuen ematen zauririk edo gazteegia zenik, ezta beroaren eraginagatik gaizki egoten ahal zenik ere; 25º baino gehiago ez zuen egiten.

Hegan egiteko askatzen banuen, 100 metro baino gehiago ez zuen hegan egiten erori baino lehen.Halako moduan, herriko katuak arrautuko zuten eta bertan hil. Horrexegatik hartu eta etxerat eraman nuen. 4 ordu inguruan lasai, fresko eta pote bat urekin egondu zen. Gero hegoak astintzen hasi zuen.kalera atera genuen eta orduan bai, hegan egiten urrundu zen.
Toki askotan sarritan iksuten ahal dira sorbeltzak lurrean eroriak. Hegalak luzeegiak dituzte lurretik hegaka hasteko. Noizbait baten bat arrautzen baduzue, hona hemen hagitz link ona behar diren aholku guziekin:

 www.accioecologista-agro.org/spip.php?article443

lunes, 25 de junio de 2012

Tximeletak


Eguzkia ederki jotzen duen tokietan, tximeleta ezberdin aunitz aurkitzen ahal ditugu.

Espezie bakoitza landare mota batean jarriko ditu arraultzak, eta  arrak hortik elikatuko dira (landare nutrizia). Beraz, Osinzalea osinez elikatuko dira.


Osinzalea( Aglais urticae)


Honaxe hau gaueko tximeleta bat da, saturniidae familikoa. Irati bezalako baso heze eta hosto erorkorretako basoetan bizi da..Barruan dituen sinboloak, Tau izki grekoarekin antza dute.
Argazki hau maiatzaren lehenbiziko asteetan hartu genuen mendilatzen(Aezkoa), baina bertze bat ere lortu nuen oihanaren goiko aldean 1275 metroko altueran Ori menditik hurbil.

Aglia Tau


 

     Erebia meolans-en arrak, lastodunez elikatzen dira, Iratin larretetan ateratzen den belarreetatik, alegia.Nahiko arrunta da Iberiar penintsularen iparraldeko mendietan.



Erebia meolans



Intsektu hau ez da tximeleta bat, bainan egokia iruditu zait  hemen agertzea, zeren,Nahiz eta bera inoiz ez digu kalterik eginen, bai gu  agian erabakitzen ahal dugu berak akabatzea, duen itxura itsusiagatik. 
Perla haundia(plekopteroa)
Perla haundia deitzen da.Haragijalea, bere gaztedia uretan pasatzen du bertze insektuak ehizatzenUraren bioadierazgarria da; bakarrik ur gardeenetan bizi da, eta hagitz inportantea da amurrainen elikaduran.

lunes, 21 de mayo de 2012

berdearen berdea

Duela denbora gutti erraten ahal dugula  Iratiko zuhaitzen 100%  iadanik hostoa dituztela, kriston ikuskizuna eskeiniz.Bi aste gehiago iraunduko dute holako disdirakin seguraski, eta hortik aurrera joanen dira koloreak moteltzen.
Neretzat Naturaren indarra eta berpizkundea landaredian sentitzeko hau da momentu hoberena.
Zuhaitzak ikustea gustokoa ditugunontzat erronka bat: Saiatu urrundik ezberdintzen  zuhaitz bakoitzaren tonu berdeak.



Arrazola , 2012ko maiatzaren 14an (Aezkoa)

















 Arrazolako bazkaltokia


Patxaran edo Elorribeltz(Prunus spinosa)

 Elorri beltz honek, Patxaran  (Prunus spinosa)bezala toki aunitzetan ezaguna, lorez gainezka ikus dezakegu.
Agian norbaitek oroituko da elorri beltza loraberritzeko lehenengoetariko bat izan zela, ia duela bi hilabete.
Interesgarria da bi aleen arteko ezberdintasunak ikustea, espezie bera izanik fenologiaren aldetik(lorakuntza,hostoa atera eta bota,..)batzutan ere, ondoan daudenen artean.










Oreinak,azeriak eta Azkonarrak

Oihanaren ugaztunak udaberrira heltzen dira goez jota,neguaren gosetiaren ondoren.horregatik, udaberria hagitz garai ona da eurek ikusteko, normaelan baino gehiago arrizkatzen bait dira.

oreinak  Iratin bazkatzen.

 Argazki honetan, irabiako urtegitik hurbil ateratakoa,bi orein gazte(Cervus elaphus)ikusten ahal ditugu, euren adarrak oraindik bota gabe, eta hirugaren bat ez dela ongi ezberdintzen arra edo emea den. 
Batzutan 20 aleko talde haundiak ikusten ahal ditugu, behien , ardi eta behorren artean bazkatzen.Irati larrea zabal eta oihana tartekatzen duenez,hagitz toki egokia da animale mota hauetarako.
Oreinak 1957 an berriz sartu zituzten Iratin, XX garren mendearen hasieran desagertu ondoren.




Orein emea ihes egiten

Dena den, Hagitz animali lotsatiak dira, aisa izutzen direnak, eta gu urrundik usaindu edo entzun  gai direla.
Orkatzak(capreolus capreolus)bertze apodun mota bat dira, bainan askoz ttikiagoak, eta belarri haundiekin.
Argazki hauek Puy Ziaurrtizek atera ditu,gure enterpresaren biologoa,Itarinatura,ingurugiro turismoa.
                                                                          

Azeria(Vulpes vulpes) ihes egiten

Azeria(Vulpes vulpes), ordea, Aisago ikusten da, horren lotsati ez delako.Oraingo honetan jaten ari zen,neguan hil egin zen behor baten ondarrak, Arrazolatik Irabiako uharkara joaten den bidetik 100 metrora.
Ia ez da argazkian ikusten.Behorren hezurretik gora eta eskuinera, oihaneruntz azeria ikusiko duzue.


Hemen dugu azkonar hildako bat.Kotxe batek jo egin zion gau batean Iratira joaten diren errepide batean.Gauez ateratzen dira bereziki, eta batzutan bertze asko bezala, errepidea gurutzatzen dute momentu ezegokienenan.Horregatik errepide hauetan arretarekin gidatzea komenigarria da.
Azkonar baten ordez, basurde bat izanen balu, ezpondan egonen zena agian kotxea izanen zen, auniztan gertatu den bezala.


Azkonarra(meles meles) kotxe batek kolpeatuta




lunes, 14 de mayo de 2012

Lepahori baten bideoa Iratiko oihanean

Irudi hauek joanden urteko uztailean grabatutak izan ziren, kristina Montoiari ezker, Iratiko mendizaina dela(Itarinatura),Arrazolako informazio puntitik gertu, pago moarratu batean 8 metrotik.
Lepahoriak, edo fuinak, Nafarroako zenbait tokietan erraten zaien bezala. haragijale txiki batzuk dira, hagitz ieskorrak, eta gaueko ohiturekoak. penintsulako iparraldetik gora aurkitzen ahal ditugu.Lepazuri berriz,hegoalderuntz aurkituko ditugu.Elkarrekin ezberdintzeko, batez ere lepoaren koloeragatik eginen dugu.Iratin  lepazuriak ere baditugu,  eskualde klimatikoen arteko gune batean kokatuta bait dago.
Ez da aisa ezberdintzen zer jaten ari den. Biharamunean itzuli ginen zerbait arrautzeko asmoarekin, eta muxarkume(Glis glis),  baten buztana lurrean aurkitu genuen, luzea, goxoa eta txikia.Informazio gunean gordeta dugu.Hortik pasa ezkero, gustura erakutsiko dizuegu.

Zuhaitz moarratutak , 10 -20 urtero adarrak mozten zizkien zuhaitzak dira, etxeko egurra edo ikatza egiteko. Gora joan ezin zirenez, zabalean haunditzen ziren aunitz.
Horietako aunitz ehundaka urteak dituzte,eta gehienak zuloz betetak daude, kabiak,gordeleku eta janari ugariekin espezie askorentzak


pago moarratuen xenda (30min.)2012-4-1


Iratira Aezkoatik heltzen bazara, xenda motz bat badugu, familia osoarentzat, aintzineko angio bat zela, eta hauetako zuhaitzez beteta dagoela.
Bereziki gomendagarria itzuli txiki bat egin nahi duenentzat, edo ume txiki dituztenentzat.
aulkitxo batekin ere, egiten ahal da.

Arrazolako pago moarratutak(Aezkoa)

domingo, 15 de abril de 2012

lehenbiziko kimuak.Lorakuntza aintzina doa

Iratin bi  intsusa mota ditugu; bata,Intsusa beltza (Sambucus nigra) bere loreekin intsusa txanpain goxoa egiten dela, bere fruituekin mermeladak eta hagitz arruta dela.
Bertzea, intsusa gorria (Sambucus racemosa) da,   aunitz arraroagoa eta Iberiar penintsulan pirineotan eta ondoko mendietan bakarrik aurkitzen ahal direla.
Iratin biek hostoak ateratzen ari dira , nahiz eta behetiago dauden zonaldeetan duela hiru aste hasi zirela.


Intsusa gorria(Sambucus Racemosa)



Intsusaren lehenbiziko kimuak
Komenigarria da ongi ezberdintzea intsusa beltza eta Zihaurria (Sambucus ebulus) hagitz toxikoa dela, eta intsusa beltzarekin ezberdintzen dela zurtoina berde duelako, ez egurrezkoa, eta bere usain txarragatik.                           

Bertze zuhaitzen artean orain loreetan edo hostoak ateratzen ari direla, Elorri beltza( prunus spinosa)dugu, bere fuituekin patxarana egiten dugula, gure artean aurkezpenak alferrik direla, Bere fruituak, aran txiki eta garratzak , inoiz ez dira gurutzatu bertze espezien artean bere tamaina eta goxotasuna areagotzeko.

Elorri beltz(Prunus spinosa)






Elorri zuri

Hegoaldeko Elorri txuria( Crataegus laevigata) eta iparraldeko Elorri txuria(Crataegus monogyna) biek Aezkoako Iratin,atlantiar eta mediterraneoko klimen arteko  trantsizio zonaldea   izateagatik , euren hostoak ere ateratzen hasi dira.Bere fruituak, Nafarroako zenbait tokietan " manzanicas de pastor" deitutakoak, jangarriak dira, baina ez dute mami haundirik, kriston hezurra bere barruan dutelako.Basapizti aunitz estima haundia dute fruitu hauengatik, bai ugaztunak zein txoriak, eta ez da arraroa bere kakak ikustea, Elor zurien hezurrez betetak.

Argazki honetan,aurtengo martxoaren  31ean aterata, urte bateko sahats baten  adar  txiki bat ikusten dugu ( Salix atrocinerea, )Sahats iluna seguraski,bere hostoak ateratzen, izan zen eguraldi onarekin animaturik .


2 urteko sahats ziria


 Badira ere, bertze udaberriko landareak loretan, primaberako liliak bezala, edo behian dauden San jose loreak  edo udaberri lore(Primula veris/ elatior).Iratin bi mota hauek ditugu, eta nahiz eta sedabelarrak izan, gomendatu nahi dugu bertze landare bat antzeko  propietateekin biltzea, Primula veris, batez ere, nahiz eta zenbait tokietan arrunta izan, orokorrean eskasa da.

primaberako liliak(viola riviana)










San José lorea(Prímula elatior)




Udaberri lore(Primula veris)