domingo, 6 de noviembre de 2011

Landagoiengo Urjauzia




 Landagoiengo urjauzia( 2011ko azaroaren 6an)




Iratiko oihanera  Orbaizetatik sartzerakoan, Irabiako ubideatikpean  pasa baino lehen,10 metro inguruko urjauzi eder bat dugu, Legartzako erreka, Orbaizetako armaolako makinak mugitzen zituen erreka bera, egiten duena, Iratira heldu baino lehen.
Nahiko ezezaguna da jendearentzat orokorrean, Aldizkarietan agertzen ez delako,eta ez dira ere, biderik hortikan pasatzen direnak.Hala, ere, nahiko aisa da harat heltzea.


 Gaur, eurite bortizen ondorioz,kriston irudi polita eskeintzen zuen, nahiz eta ezin izan dut beheko zubitik argazki atera, osotasunean agertuko zuela.Horegaitik, bertze egunean ateratako argazkia jartzen dizuet, ur guttigoarekin.


viernes, 21 de octubre de 2011

Iratiko berriak

Atal honetan joanen gara sartzen noizbait gertatzen ahal diren bitxikeriak .


Urbeltz(Coprinus comatus)20/10/2011, 14:00
Arrazola(Aezkoako Irati, 2011 urriak 20an.)
Hona hemen ziza txiki hau, bide bazterretan sarritan ateratzen dela, eta ia inork ez dituela jaten.
argazki honek atzo 14:00etan atera nuen.
 Zenbat hazten da ziza bat 24 orduetan? eta 48 etan?
Gaur berriz bertze argazki bat aterako dut, ea haunditu den ala ez, eta horrela ziza hil arte edo norbaiten paderan bukatu arte.






(2011/10/21)
Gure ziza ez du aunitz aldatu.Azken finean, Oso ur gutti badago lurrean, eta goizeko ihintzarekin hazi behar du bakarrik.










(2011/10/22)
 Hurrengo egunean argazki berri bat ateratzera joan nintzenean, ikusi nuen gure esperimentua bukatuta zegoela.Baliteke behi edo behor batek zanpatzea.Hemen nonnahi ibiltzen bait dira.Esperimentu hau egiten saiatzen naizela lehenbiziko aldia ez denez, eta bertzearen hasiera hola bukatu zuenez,seguraski hau izan da arrazoia.
Hurrengo beste bat arte..





(2011ko azaroak 12an)
50 Arabako zozoak Iratiko sarreran.

Gaur arratsaldeko 15:00 etan, 50 Arabako zozo inguruan ikusi ditugu, abereen artean, Orbaizetako Larraun auzoan.
Arabako zozoa bakarrik neguan ikus dezakegu,migrazioarekin ipar Europatik etortzen direnean.
Ondoko argazkian horietako batzuk ikus ditzakegu.


ArabaKo zozoa(Sturnus vulgaris).
Kurruilak arrano beltzez hildakoak.(2011 ko azaroak 15ean).

Joanden igadean 13an, mendizain batek abisatu zitzaigun anbulolatzeko bidean(SL50-C)Arrazolako argibideko puntutik 10 minutuetan, Kurruilu (Grus grus), baten aztarnak ikusten ahal zirela, nahiz eta lumak besterik ez geratu, eta seguruaski, inguruan bizi den Arrano beltz bikote batek hil egin zuela.          
Luma pilo bat hoztaturik ziren, moztutak bezala, eta hori arrapakariek ez dute egiten, euren biktimei lumak ateratzen dituztelako.Seguruenik, behin erori ezkero,haragijale batek bertan hasi zuen jaten, eta gero eraman egin zuen.Kurruiluak haundiak direnez, baliteke azeri edo azkonarraren bat eraman izana, bi espezie nahiko arruntak Nafarroan.



Argazki honetan,2011ko otsailean aterata, Kurruilu bat hilda ikusten ahal dugu, Azpegiko gainan(Irati) Arrano beltz( Aquila chrysaetos) pare batengatik jota,eta oraingo honetan, erasoa ikusita izan zen argazkiaren jabeagatik,Alfonso Senosiain.

sábado, 8 de octubre de 2011

zerbait karramarroi buruz..



Bertako karramaroa duela zenbait urte ia osorik desagertu egin zen  Ameriketako espezie pare bat modo ilegal batean norbaitek sartu zituztenean.Seguraski, horrela euren harrapaketak bikoiztuko zirelakoan ziren.
Ia beti bezala, gizakia ekosistema batean kanpoko espezie bat sartzen duenean, ikaragarrizko akatsa izan zen. ameriketako karramarroak onddo bat eramaten zuten eurekin; afanomikosisa,Ameriketako karramarroen bi espezieak(karramarro gorria eta karramarro seinalea) babestutak zeuden baina gurearentzan hilkorra.
Gaur egun, zenbait errekeen buruetan bakarrik irauten du, kanpoko espezieak ezin heldu dauden tokietan.
Amerikarra bizi den bitartean, gurea ezin izanen du bere lurraldera bueltatu,gaixotasuna Ameriketako karramarroetan irauten bait du.
Irabiako uharkan ateratako argazki honetan, seinaleko karramarroa ikusten ahal dugu, Nafarroako edozein tokietan aurkitzen ahal duguna, eta ezaguna bere hagineko seinale zuriengatik.

Karramarroek kriston papera betetzen dute uretan usteltzen den materia organikoa jaten.Orain berriak paper hori betetzen dute bertakoek lehenago betetzen zuten papera.
Iratiko erreketan ez du karramarro honek sartu behar,
igelen arrautzan janen bait zuten,beste batzuen artean, Igel gorria eta Pirinioko igelarenak, biek espezie babesturik.

viernes, 7 de octubre de 2011

Iratiko Narrastiak

Arrazola(Aezkoako Irati) de 2011 ren urriaren 6an


Nahiz eta beroaldia bukatzear egon,oraindik badugu narrastiren bat errepideko beroa probexten.Asfaltoa beltza denez, eguzkiarekin pilo bat berotzen da, eta narrastiak odol hotza dutenez beroa kanpotik lortu egin behar dute.
Beheko argazkian Aspid Sugegorri bat  (Vipera aspis)Ikusten ahal dugu Iratira joateko errepidean kotxe batengatik arrapatuta.Lagun batek hartu, eta ekarri zigun guk ikusteko.
Atzoko turistas harritzen ziren sugegorri bat hurbiletik ikusteko aukera izateagatik.

jueves, 6 de octubre de 2011

Nolako koloreak ditugu Iratiko oihanean egun hauetan?

Arrazola, (Aezkoako Irati),2011-urriak 6an.

Nahiz eta euririk ez egin, ez haizerik ez hotzik ere ez, hostoen koloreak joaten dira aldatzen.
Argazki honetan iratzeen gorrixkak,horiak eta berdeak ikus ditzakegu; geziaren gainean, urritza bat,oraindik berdez eta horiz, eta eskuinaldean,elorzurien fruitu gorri eta ttpiak, bere hostoekin horiak edo erortzen.
Altitudean igotzen bagara, ikusiko dugu nola han koloreak askoz bitxiagoak dira, eta Iratirat Aezkoatik heldu baino lehen, ariztien kolore ederrak.


Arrazola(Aezkoako Irati,2011 urriak 20an)
Azken egun hauetan izan den hotzen ondorioz, eta bertaldetik, landarediaren ziklo naturalagatik,  Iratiko toki aunitzetan ikusten ahal ditugu maite ditugun udazkeneko oihaneko koloreak.
Dena den, aunitz aldatzen ahal dira Iratin barna zuhaitzeko koloreak, espezie bakoitza bere ziklo eta koloreak dituelako, eta espezie bera ere, kokapenaren araberan.
 Behian agertzen den argazkian (azalegi mendia) oihana koloretsuagoa dago, iparraize jotzen diolako eta altitude gehiago duelako.






Arrazola,2011 urriaren 29an


Nahiz eta gure bidexkan kolore ezberdintasun nabariak ez izan, iratzeak kendutat, bai ikusten ahal ditugula ondoko argazkian, atzekaldean dagoen menditik hartuta.Iparralderuntz kokatuta dagoenez, hotzak gehiago jo dituzte,eta kolore bixiagoak ikusten dira, gure bidexkan baino gehiago, hau hegoalderat begira bait dago.







2011ko azaroaren 20an

Nahiz eta hosto gehienak azaroaren 1etik aintzinean izan ziren eurite bortitzak hosto gehienak bota egin zituzten,Pentsatu dut ongi egoten ahal zela asken pausoari argazkia atera;ia hostorik ez direla geratzen.Hemendik aurrera, saiatuko nahiz lehenbizikoren elurtearen argazkia jarri, eta geroxeago, lehenbiziko loreak eta hostoak ateratzen direnean.

Arrazola, 2011ko abenduaren 18an


Gaur, Arrazolara itzuli naiz lehenbiziko elurrei argazki bat ateratzeko, atzo batez ere, bota egin zuena.Iratze guztiak, sasiak eta gaineko landaredia edo desagertu egin dira urte bateko ziklokoak direlako,edo elurpean daude.
Ez du aunitz bota, 15 zentimetro inguruan, bainan kriston aldaketa somatzen da. Orain aunitz gehigo ikusten da oihanaren barruan bertze urtaroan baino. 

Arrazola, 18/12/2011


Argazki hau, Arrazolan ateratakoa da ere bai, baina hemen gure argibide puntua eta Azalegi mendia ikusten ahal dira, nahiko toki ezerosoa, momentu honetan.
Hurrengo hilabeteetan Argazki mota hauekin segituko naiz, bainan bertze atal batean izanen da, 2001 eta 2012 bereizteko.
urte berri on!

lehenbiziko udazkeneko Kurruiluak

(6/10/2011)
Gaur, 3:30 etan , 30 Kurruilu(Grus grus) inguruan pasatu dira Arrazolatik lainoen azpitikan, iparhaizez langundurik.Bitxia izan da, batere soinurik ez bait zuten entzuten.
Badirudi eguraldia okertzen hasiko dela..
(16/10/2011)
Atzo kriston zorte ona izan genuen Arrazolako zeruan 2 urteko Ugatz gazte bat Gypaetus barbatus), ikusi genuelako.
Gaur berriz, ikusmira polita izan dugu milaka kurruiluak gainetikan pastu direlako.13:30 etan hasi dira eta arratsalde osoan segitu dira pasatzen.3 orduetan 1950 kurruilu inguruan pasatu dira.
Han barna zebilen turistek aukera izan dute bertan ditugun 25 aldiz haunditzen dituzten prismatikoekin begiratzeko, baita bertze batzuk ttikiagoak ere bai.

sábado, 1 de octubre de 2011

Orrua Iratin

Duela lau egun (2011/9/15) hasi da, batez ere, entzungarria ilunabarrean, oreinen orrua;hau da,oreinek egiten duten soinua emeak erakartzeko. Hemendik aurrera, orein arrak burrukan hasiko dira euren artean ahalik eta eme gehiago erakartzeko.
Une egokia da oihanara hurbiltzeko eta entzuteko.Gainera, orain errezago ikusiko ditugu orruaren garaian kontu guttiagorekin ibiltzen bait dira.







(2011/9/26)

Nahiz eta eguraldi ona oso egokia ez izan orruak entzuteko, gaur, goizeko 9 etan Arrazolatik kristona entzuten zen.


(1/10/2011)

Zalantzarik gabe orru garaia bete betean hasia dela.Gauean, egunean zehar, oihanetik edota herritik entzuten ahal da.

 

jueves, 29 de septiembre de 2011

Abuztuan ikusitako hegaztien zerrenda

Zerrenda hau begiratzerakoan kontutan izan behar dugu hegazti hauek askotan bertakoak direla baina batzutan ez ditugu aipatuko. Hori da gure denboratik tarte txiki bat baino gehiago ezin dugulako eskeini begiratzeko, eta Iratiko oihana hagitz zabala dela eta(18.000 ha. oihanez eta larrez, guttigorabehera),eta badirela toki batzuk egunero ez garela joaten.


                                                        


                                Okil handia(Dendrocopos major)






Izen arrunta                        Hilabeteko egunetan ikusitak


-Mendi tuntuna(Prunella collaris) ...................8 eta 20.
-Tuntun arrunta(Prunella modularis)................... 10 eta 11.
-Gerri txori arrunta( Certhia brachydactyla)...............2,3,6,11,12,17,19, 21,22 eta 23.
-Basoetako gerri txoria(Certhia familiaris)............ 10 eta 28.
-Arrano sugejalea( Circaëtus gallicus)...................1,8,12, 19, 21, 22, 23, 25, 28 eta 30 .
-Arrano beltza( Aquila chrysaëtos).........................26 .
-Antzandobi arrunta(Lanius collurius)......... 19 .
-Antzandobi handia(Lanius excubitor)...................27 eta 28.
-Eskinosoa(Garrulus glandarius)...................... Ia egunero
-Avión común (Enara azpizuria)................Ia egunero
-Aztorea(Accipiter gentilis)............................... 10.
-Uda txirta(Anthus trivialis).................18 eta 25.
-Sai Arrea(Gyps fulvus) .................. .Ia egunero
-Zapelatza arrunta(Buteo buteo)......Ia egunero
-Gailupa(Pyrrhula pyrrhula).................. .10 ,11,12,13,18,19,23,24,25 eta 27.
- Urubi arrunta(Strix aluco) ................ 26 eta 27.
-Kaskabeltz handia(Parus major)............ .Ia egunero
-Kaskabeltz txikia(Parus palustris).......... .Ia egunero
-Belatz gorria(Falco tinnunculus)................ 22 eta 25.
-Belatxinga mokohoria(Pyrrhocorax graculus)..............12 eta 23.
-belatxinga mokogorria( Pyrrhocorax pyrrhocorax) .................19,21,22,28,29 eta 31.
-Buztangorri iluna(Phoenicurus ochrurus)....................1,2,5,6,9,10,12,13,14,24,29 eta 31.
-Buztanzuri arrunta(Oenanthe oenanthe)......................19,20 eta 22.
-Ubarroi arrunta................22.
-Belabeltz(.Corvus corone).................Ia egunero
-Belea(Corvus corax).............................1,3,4,7,10,11,18,19,24,25 eta 27.
-Txinbo kaskabeltza(Sylvia atricapilla).........1,4,9,15,18 eta 25.
-berdantza horia(Emberiza citrinella)................14.
-.lertxun hauskara (Ardea cinerea)..........3,4,6,8,10,12,13,17,19,20,21,25,28,29 eta 30.
-Gabiraia(.Accipiter nisus)........................18 eta 25.
-Enara arrunta(Hirundo rustica)...............Ia egunero
-Txolarre arrunta(Passer domesticus)....................Ia egunero
-Bele txiki(.Corvus monedula).................................1 eta 31.
-Amilotx urdina(Parus caeruleus).....................Ia egunero
-Amilotx mottoduna(Parus cristatus)...............1 eta 3.
-kardelina(Carduelis carduelis)...................................Ia egunero
-Bustanikara zuria(Motacilla alba)..................1,2,8,11,12 18,25,29 eta 30.
-Buztanikara horia(Motacilla cinerea)............1,2,6,8,12,18,25 eta 29.
-Miru gorria(Milvus milvus)............................Ia egunero
-Ur zozoa(Cinclus cinclus).........................13.
-Zozo arrunta(Turdus merula)............................Ia egunero
-Buztanluze(..Aegithalos caudatus)................................5,8,18 eta 22.
-Txio arrunta (Phylloscopus collubita)........18 eta 30.
- Txio hori (Phylloscopus trochilus)...........10,28 eta 29.
-Txoka arrunta(Acanthis cannabina)...........18 eta 13.
-Txantxangorria(.Erithacus rubecula)...............Ia egunero
-Txonta arrunta(Fringilia coelebs).............Ia egunero
-Okil handia(Dendrocopos major).............1,6,7,9,10,15 eta 21.
-Okil beltza(Dryocopus martius)..........25,29 eta 30.
-Okil gibelnabarra(Dendrocopos leucotos)..........6,9,13,20,21,22,23,24,26,28 eta 29.
-Okil berdea(Picus viridis).................3,7,8,9,11,12,13,19,23,25,27 eta 28.
-Pitxartxar burubeltz(Saxicola torcuata).......12,13,15,18,25 eta 27.
-Pitxartxar nabar(Saxicola rubetra)......23 eta 27.
-Usapal turkiarra(Streptopelia decaocto)...........27.
-Garrapoa(Sitta europaea)...............Ia egunero
-Mika(Pica pica)...............Ia egunero
-Txirriskila arrunta(Serinus serinus).............8 eta 15.
-Sasi txori arrunta(Hippolais polyglotta)............10.
-Birigarro arrunta (Turdus philomelos).............2,8,14,18,20,22 y 28


-Garraztarroa(Turdus viscivorus).............14 eta 22.


IRATIKO EZOHIZKO HEGAZTIAK


-Argi oilarra(Upupa epops)...............2,5,10,26,29 eta 31.
-Buztangorri argi(Phoenicurus phoenicurus)..........11,22 eta 28.
-Kaia(sp)............... 21.
-Miru beltza(Milvus migrans)............1,5,6,10,17,25,26 eta 29.( guztira289 txori ).
-Euli txori beltz (Ficedula hypoleuca)....26 eta 27.
.-Ubarroi handia(.Phalacrocorax carbo)..............16 eta 28.
-Euli txori grisa(Muscicapa striata)..........24.
 -Urretxoria(Oriolus oriolus)..............13 eta 19.
-zikoina beltza(Ciconia nigra)...........21 eta 27(guztira 8 txori).
-Zapelatz listorjale(Pernis apivorus).........21,22,26,28,29 eta 30.( guztira152 txori).